Pirinio Atlantikoetan parte-hartzea % 45,77koa da 17:00etan, lehen itzulian baino 5 puntu baxuagoa
Frantziako Asanblea Nazionalerako bozen bigarren itzulia egingo da gaur eta, Ipar Euskal Herrian, laugarren hautesbarrutian espero da lehiarik estuena. Izan ere, bi puntuko aldea bakarrik atera zion Emmanuel Macronen aldeko hautagaiak NUPES ezkerreko koalizioko hautagaiari. Horregatik, beste alderdietako boto-emaileek izan dezakete giltza.
08:00etan zabaldu dituzte hauteslekuak, eta 18:00ak arte izango dute Lapurdiko, Behe Nafarroako eta Zuberoako herritarrek botoa emateko aukera. Frantziako Gobernuak zabaldutako datuen arabera, parte-hartzea jaitsi egin da Pirinio Atlantikoetan—Ipar Euskal Herria eta Bearno batzen dituen departamentua—: 17:00etarako herritarren % 45,77k eman dute botoa, eta, beraz, aurreko itzuliko datuekin alderatuta, bost puntu egin du behera parte-hartzeak. 12:00etan, parte-hartzea % 25,53koa izan da, lehendabiziko itzulian baino 4 puntu gehiago eta 2017ko bozetan baino 7 gehiago.
Ezkerreko programa defendatzen du NUPES alderdiak. Beste gai batzuekin, ordea, lurraldeen berezitasunarekin eta euskararekin, esate baterako, zentralistak direla leporatu izan zaie; besteak beste, Hizkuntzen Ondarea Babesteari eta Sustatzeari Buruzko Legearen—"Molac legea" bezala ezagunagoa"— kontra bozkatu zuten.
Hautagairik bozkatuenak, hautesbarrutika
Lehen itzulian, Emmanuel Macron Frantziako presidentearen aldekoak izan dira bozkatuenak Ipar Euskal Herrian, eta NUPESeko hautagaiekin lehiatuko dira gaurko hitzorduan.
Ondorengoak dira, barrutika, lehen itzuliko emaitzak (letra beltzez, bigarren itzulirako sailkatu zirenak):
4. hautesbarrutia: Barnealdea eta Bearnoko zati bat hartzen ditu. Geografikoki, barruti handiena da baina landa-eremua da eta biztanlez txikiena. 80.672 bozkatzaile ditu eta 9 hautagai aurkeztu dira.
- Urrutikoetxea, Egoitz (EH Bai): % 10,03
- Lassalle, Julien (Resistons!): % 20,27
- Trounday, Annick (Ensemble): % 26,65
- Echaniz, Iñaki (NUPES): % 24,07
- Lopez, Sylviane (Rassemblement National): % 11,61
5. hautesbarrutia: Baiona, Angelu... hartzen ditu, Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre kantonamenduraino. 98.913 bozkatzaile ditu eta 11 hautagai aurkeztu dira.
- Pereira-Ostanel, Sandra (NUPES): % 25,14
- Hary, Mathilde (EH Bai): % 8,95
- Lasserre, Florence (Ensemble): % 33,98
- Lesellier, Pascal (Rassemblement National): % 13,89
6. hautesbarrutia: Lapurdi kostaldea hartzen duen barrutia, barrualdean Itsasuraino sartuz. Barrutirik jendetsuena da. 105.134 bozkatzaile ditu eta 12 hautagai aurkeztu dira.
- Dubois-Robin, Tom (Nupes): % 19,5
- Dufau, Peio (EH Bai): % 14,5
- Soubelet, Bertrand (Divers Droite): % 5,86
- Bru, Vincent (Ensemble): % 28,5
- Becker, Monique (Rassemblement National): % 9,8
Zure interesekoa izan daiteke
EAJk salatu du pintaketak agertu direla Mendaroko batzokian
Pintura beltza baliatuz, besteak beste, "EAJ español. Faxistak kanpora!" idatzi dute pintaketa horietan, baita igitaiaren eta mailuaren irudia egin ere.
Omenaldia egin diete Gerra Zibilean hildako Iruñeko zinegotzi eta udal langileei
Gerra Zibilean fusilatu zituzten Iruñeko udal beharginei omenaldia egin diete gaur haien senitartekoek Nafarroako hiriburuan, eta gertatu zenari buruz kontatutakoa "gezurra" dela esan dute ekitaldian. "Ez da egia gerran denok galdu genuela, irabazleak egon baitziren. Horregatik, egia, justizia eta ordaina aldarrikatzen jarraituko dugu", azpimarratu dute.
Alain Iriart hautatu dute Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari
Hiriburuko (Lapurdi) ezker abertzaleko auzapeza bederatzi urtez lehendakari izan den Jean-Rene Etchegarayri gailendu zaio. Bigarren bozketan lortu du Iriartek Lehendakaritza, aurrenekoan ezein hautagaik ez baitu gehiengo osorik lortu. Iriartek alkate izateari utziko diola iragarri du, Elkargoan buru-belarri aritzeko.
Jean-Rene Etchegaray eta Alain Iriart, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari izateko borrokan
Bi hautagaiek bildu dituzte boto gehien lehen bozketan: Etchegarayk 99 eta Iriartek 80. Etxeleku jeltzalea eta Lesellier eskuin muturreko hautagaia ez dira bigarren bozketara aurkeztu, eta lehenengoak iragarri du Iriarten alde egingo duela.
Frantziako Fiskaltzak bete beharrekoa ez den bost urteko zigorra eskatu du Josu Urrutikoetxearentzat
Frantziako estatutik behin betiko kanporatzeko ere eskatu du fiskalak; defentsak, berriz, ez kanporatzeko deia egin du. Auzia epaiaren zain geratu da. Uztailaren 2an emango dute jakitera.
Sanchezek eskatu du EB-Israel akordioa bertan behera uzteko, eta Netanyahuk Espainia kanporatu du Gazarako koordinazio zentrotik
Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi du Israel nazioarteko zuzenbidea "nabarmen" urratzen ari dela Palestinan eta Libanon. Israelgo lehen ministroak, bestalde, Israelgo Armadako soldaduak difamatzea leporatu dio Espainiari.
Fiskaltzak ETAko buruzagi ohi Marisol Iparragirreri emandako erdi-askatasuneko erregimenaren aurka egin du
Fiskaltzak Espetxe Araudiaren 100.2 artikuluaren aplikazioa berrikusteko eskatu du; txostenak, baina, ez du Eusko Jaurlaritzaren erabakia eten.
Chivitek asteazkenean sinatuko du Hithiumen inbertsioa Nafarroan gauzatzeko akordioa, Pekinen
Horren helburua 400 milioi euroko inbertsioa eta 1.000 lanposturaino beharko dituen bateria enpresa ezartzeko urratsak aurreratzea da.
Fiskaltzak helegitea jarri du Konstituzionalean, Garcia Ortiz fiskal nagusi ohiaren aurkako epaiaren kontra
Ministerio Publikoaren arabera, Garcia Ortizen errugabetasun printzipioa urratu da prozesuan zehar eta ez dago froga nahikorik Alberto Gonzalez Amadorren abokatuak bidalitako mezu elektronikoa Fiskaltzak bidali zuela esateko.
Aitor Estebanek euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu du, “nazioarte mailan ikusgarritasuna izateko”
EAJren EBBko presidentea Mendozan izan da, Munduko Pilota Txapelketa antolatu duen hirian. Pilotako euskal selekzioaren ofizialtasuna lortu izanak duen “garrantzia” nabarmendu du bertan.