Jaurlaritz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaur dira bi urte Legebiltzarrerako hauteskundeak egin zirela EAEn

Urkullu lehendakaria. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Gaur dira bi urte Legebiltzarrerako hauteskundeak egin zirela EAEn
Pandemiak baldintzatutako bi urte izan dira, baina ez dirudi datozen biak errazagoak izango direnik, ziurgabetasun handia dagoelako: prezioak, energia eta beste hainbat gai tarteko. Zerbitzu publikoak mantentzea da erronka, eta gobernuaren aldetik oposizioari elkarlanerako deia egin zaio.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Arnaldo Otegik uste du Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi

Arnaldo Otegik uste du Eusko Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi. Are gehiago, horren atzetik erabaki politiko bat dagoela ziurtatu du Egun On saioan egindako elkarrizketan. Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak adierazi du , gainera, "arinkeria handiarekin esaten direla gauza batzuk" eta "kontuz" aritu behar dela "zein adjektibo erabiltzen ditugun eztabaida politikoan".  Bestalde, azpimarratu du Bingen Zupiriak adierazi zuela "Euskal Hintxek edo zaletuek deituta zegoen manifestazioa ez zegoela legeztatuta eta baimendua. Guk ez genuen esan gezurretan ari zela. Zuk pentsa dezakezu, agian gezurretan dago edo agian ez dauka datu hori ordu horretan". 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X