Albiste da
botere judiziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lesmesek uko egin dio Konstituzio Auzitegira joateari, eta "kolokan" jartzen duten maniobrak salatu ditu

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eta Auzitegi Goreneko presidenteak adierazi du "lotsagarria" irudituko litzaiokeela Konstituzionaleko lanpostu hutsetako bat hartzea.
Lesmes, fiskal nagusi berriaren kargu hartzean. Argazkia: EFE
Lesmes, fiskal nagusi berriaren kargu hartzean. Argazkia: EFE

Carlos Lesmes Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) eta Auzitegi Goreneko presidenteak astelehen honetan adierazi duenez, ez du Konstituzio Auzitegiko lanpostu hutsetako bat hartu nahi. Gainera, salatu du "kolokan" jarri nahi izan dutela Kontseiluari legea betearazteko eta auzitegi horri dagozkion bi magistratuak hautarazteko duen asmoa.

"Erakunde hau auzi-iheslari deklaratzearen aurka nago", azpimarratu du Lesmesek fiskal nagusi berriaren kargu hartzearen aurretik kazetarien aurrean egindako adierazpenetan. Gainera, nabarmendu du haren xedea Konstituzio Auzitegira iristea dela dion edonor "gezurretan" ari dela.

Gobernuak "ezin hobeto" daki hori, esan egin diolako. Adierazi du "lotsagarria" irudituko litzaiokeela baldintza hauetan BJKNko eta Goreneko presidente karguaz "baliatzea", Konstituzio Auzitegian sartzeko.

Minduta agertu da haren ustezko asmoei eta BJKNko kide kontserbadoreen boikot posibleari buruz argitaratutako informazioarekin. Esan duenez, bere irudia urratzeko eta legea betearazteko nahia "kolokan" jartzeko egindako mugimenduak dira.

Kontseiluaren baitan adostasuna lortzea espero du Lesmesek, ostegun honetarako deitutako ezohiko batzarrean ez bada ere. Hautagai posibleekin hitz egin ostean, esan du "soberako magistratuak" daudela Auzitegi Gorenean, Konstituzio Auzitegira joan nahi dutenak.

BJKN berritzeko bi alderdi nagusien arteko balizko akordio baten inguruan galdetu diotenean (ia lau urte baitaramatza jardunean), irmo agertu da: "egun, ez dut inolako esperantzarik".

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X