Energia-krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pedro Sanchezek herritarren babeserako neurri energetiko gehiago iragarri ditu

Pedro Sanchez. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Pedro Sanchezek herritarren babeserako neurri energetiko gehiago iragarri ditu
Neurri berriak Ministroen Kontseiluan onartuko dira, eta, besteak beste, gas naturalaren galdara zentralizatua duten familientzako laguntzak jasotzen dira. Neurriari esker, 1,7 milioi etxek faktura murriztu ahal izango dute, egungo merkatu-baldintzekin ordainduko luketenaren erdira baino gehiagora.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X