Espetxeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auzitegi Nazionalak Aitor Esnaola ETAko presoaren hirugarren gradua baliogabetu du

Une honetan, Fiskaltzak zazpi helegite ditu ETAko beste horrenbeste presoren hirugarren graduen aurka.

Espetxe Zaintzako Auzitegi Nazionaleko epaileak onartu egin du Fiskaltzaren helegitea, eta baliogabe utzi du Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailak Aitor Esnaola Dorronsoro ETAko presoari ezarri zion hirugarren gradua. Horrenbestez, asteazken arratsaldean, Martuteneko espetxera itzuli da, Etxeratek jakinarazi duenez.

Aste honetan bertan, Mikel San Argimiro ETAko presoari ere baliogabetu dio hirugarren gradua epaileak.

Une honetan, Fiskaltzak zazpi helegite ditu ETAko beste horrenbeste presoren hirugarren graduen aurka, eta Auzitegi Nazionalak izango du azken hitza.

Etxeratek errefusatu egin du erabakia, eta salatu du Esnaolaren eskubideak "urratu" egin dituztela.

Esnaola ETAren Erreka taldeko kide izateagatik eta 1.600 kilo lehergai ezkutatzeagatik kondenatu zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X