NATOren 68. Batzar Parlamentarioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pedro Sanchez Vladimir Putini zuzendu zaio: ''Utzi bakean Ukraina''

Pedro Sánchez. Imagen obtenida de un vídeo de Agencia.
18:00 - 20:00
Pedro Sanchez Vladimir Putini zuzendu zaio: ''Utzi bakean Ukraina''
Espainiak Ukrainia babesten jarraituko duela berretsi du Pedro Sanchezek, eta NATOri orain arte erakutsi duen batasunari eusteko eta Vladimir Putin Errusiako presidenteari mezu "irmoa" helarazteko eskatu dio: "Utzi bakean Ukraina".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko PPren ustez, Espainiako erregearen hitzaldia "lezio bikaina" da demokratentzat

Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusi Esther Martinezen ustez, Felipe VI.a Espainiako erregearen Gabon gaueko hitzaldia "lezio bikaina" izan zen demokratentzat, demokrazia eta askatasuna defendatzeko egindako deiagatik. "Herritarren erantzukizunari dei egiteko lezio baliotsua, askatasunean oinarritutako bizikidetzatik abiatuta, erronkak eraiki eta aurre egin ahal izateko", ziurtatu du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk faltan bota ditu diktadurari, euskal eta kataluniar nazioei eta euskarari buruzko aipamenak Erregearen diskurtsoan

Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak Felipe VI.aren Gabonetako diskurtsoan hainbat hutsune somatu dituela esan du, besteak beste, frankismoaren amaierari eta diktadura eta Trantsizioko dokumentuak desklasifikatu beharrari buruzko erreferentzia esplizituagoa, baita euskal eta kataluniar nazioaren aitortza ere. Vaquerok ere deitoratu du Erregeak ez aipatzea euskararen erabilerari lotutako azken eraso eta eztabaidak, aurten garrantzi berezia izan dutenak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X