Atxiloketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

74 urteko gizon bat atxilotu dute Miranda-Ebron hainbat bonba-gutunen bidalketarekin lotuta

20230125150046_74-urteko-gizonezkoa-atxilotu-du-miranda-ebron_
18:00 - 20:00
74 urteko gizon bat atxilotu dute Miranda-Ebron hainbat bonba-gutunen bidalketarekin lotuta
Moncloan eta beste hainbat erakundetara azaroan bidali ziren bonba-gutunekin zerikusia dutelakoan atxilotu dute. Polizia zientifikoak bere etxea miatu du informazio gehiago biltzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Arnaldo Otegik uste du Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi

Arnaldo Otegik uste du Eusko Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi. Are gehiago, horren atzetik erabaki politiko bat dagoela ziurtatu du Egun On saioan egindako elkarrizketan. Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak adierazi du , gainera, "arinkeria handiarekin esaten direla gauza batzuk" eta "kontuz" aritu behar dela "zein adjektibo erabiltzen ditugun eztabaida politikoan".  Bestalde, azpimarratu du Bingen Zupiriak adierazi zuela "Euskal Hintxek edo zaletuek deituta zegoen manifestazioa ez zegoela legeztatuta eta baimendua. Guk ez genuen esan gezurretan ari zela. Zuk pentsa dezakezu, agian gezurretan dago edo agian ez dauka datu hori ordu horretan". 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X