Osakidetzari buruzko "gezurrak" salatu ditu Zupiriak: "Ez gaude sistema desegiten, ezta pribatizatzen ere"
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak erabat ukatu du Jaurlaritza osasun sistema publikoa "desegiten eta pribatizatzen" ari dela, eta azpimarratu du, sindikatuen mobilizazio legitimoak gorabehera, Jaurlaritzari dagokiola Osakidetzari buruz esaten diren "gezur eta faltsukeriak" ezeztatzea. "Bere osasun sistemaren alde lanean eta etengabe inbertitzen ari den administrazio bat nekez ariko da hura pribatizatzen", argudiatu du.
Eledunak beste gai batzuk ere izan ditu hizpide Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan. Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak Arturo Espejoren maila igoera defendatu izanaz galdetuta, Mikel Zabalzaren heriotza "ez zen behar bezala ikertu", erantzun du Zupiriak. Horren ustez, "kasu honen inguruan sortu diren gaizki-ulertuak argitzeko modu bat egoki ikertzea litzateke". Gogorarazi duenez, Jaurlaritzak herri honetako indarkeria bidegabearen biktima izendatu du Zabalza.
Azkenik, Espainiako Gobernuak atzo Kongresuan adierazitako konpromisoaz ere mintzatu da. Sanchezek esan zuen Emmanuel Macron Frantziako presidenteari eta Europako Batzordeari helarazi diela tren lasterraren korridore atlantikoa 2030erako "prest" egotea espero duela. Zupiriaren esanetan, "mezu garrantzitsua da, entzun beharra geneukan". Halaber, "albiste on" gisa jo du "Espainiako Gobernuak agertutako beste konpromiso hori ere, alegia, Europan makroeskualde bat osatzea Portugal, Espainia, Frantzia, Afrika eta Irlandaren interesak defendatzeko eta arku atlantikoa atzean ez geratzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Otxandianoren ustez, Eusko Jaurlaritzak "ez du interes berezirik" aurrekontuak EH Bildurekin negoziatzeko
EH Bilduk Gasteizko Legebiltzarrean duen bozeramaileak azaldu duenez, aurrekontuen proposamen "errealista" aurkeztu dute, eta Jaurlaritzaren erantzunaren zain daude orain. Hala ere, bere ustez, Gobernua "ez da oso sinesgarri" agertu oposizioari negoziatzea eskaintzeko orduan, batik bat, azken asteetan izandako jarreragatik.
UCOk Cerdani buruz egindako azken txostenak hautsak harrotu ditu Nafarroan
UPNk eta Nafarroako PPk Maria Chivite Foru Gobernuko presidentearen aurka egin dute, eta PSNk, berriz, Santos Cerdan buruzagi sozialista ohiaren "jokabide onartezina" deitoratu du.
Sanchezek Cerdani buruz: "Erantzukizun politikoa hartu dugu, eta orain Justiziaren garaia da"
Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, gobernua "Justiziarekin elkarlanean aritu da" eta "irmo jokatu du"; hori dela eta, orain "ikerketen garapenaren zain egotea" dagokio.
EAJk hiru kargu publiko izendatzea eskatu zion Cerdani, UCOren txosten baten arabera
Informazio zabaldu eta berahala, EAJk ukatu egin du Guardia Zibilaren txostenean jasotakoa. Jeltzaleek esan dute ez dutela inolako loturarik 'Koldo auzia' dela eta ikertzen ari diren ustelkeria sareakin, eta ziurtatu dute aipatzen diren izendapen eskarien inguruan ez dakitela ezer.
EHUrekin dituen desadostasunak konpontzeko "aukerak" daudela adierazi du Perez Iglesias sailburuak
Joserramon Bengoetxea EHUko errektorearekin izandako liskar horrek auzi politikoei erantzuten ote dien galdetuta, Perez Iglesiasek erantzun du Bengoetxeak dagoeneko adierazi duela hori ez dela horrela. "Berak ezetz esan zuen eta sinetsi egin behar diot", gaineratu du.
Martxoak 3 eta Sanfermines 78 elkarteek Estatuari eskatu diote Francorik gabeko frankismoaren biktimak aitortzeko
Mozioak aurkeztuko dituzte hainbat udaletan osoko bilkurako taldeen atxikimendua eskatzeko eta udalbatzek Gobernuari eskatu diezaioten Estatuaren erantzukizuna onar dezala eta egiarako eskubidea bermatzeko benetako urratsak eman ditzala. Era berean, martxoaren 3ko elkartea minduta eta gutxietsita sentitu da, Martxoaren 3ko Memorialaren Fundazioko Patronatuak bilera egin duelako haiekin kontatu gabe.
Accionaren bidez lortutako esleipenen % 2 jasotzen zuen Cerdanekin lotutako Servinabar enpresak, eskupekotan
Guardia Zibilaren UCO unitatearen azken txostenak dio, baita ere, Cerdanen familiako hainbat kideri ordainketak egin zizkiola Sevinabarrek, nominen, etxebizitzen alokairuen edota kreditu txartelen bidez.
Auzitegi Gorenak Accionako zuzendari ohi bat eta bi mendeko inputatu ditu, 'Koldo auzia' ren azken erregistroen ostean
Justo Vicente Pelegrini, Tomas Olarte eta Manuel Jose Garcia dira inputatuak. Leopoldo Puente magistratu instruktoreak joan den ostiralean zortzi miaketa agindu zituen piezaren gaineko sekretua kendu du; besteak beste, Accionak Madrilen eta Bilbon dituen egoitzak eta Donostiako Erkolan eta Noran enpresak miatu zituzten.
Karmele Tubilla, Santurtziko alkatea: "Ez dago frogatuta injerentziarik izan dela azterketa teorikoan"
Karmele Tubilla EAJren Santurtziko alkateak azaldu duenez, pasa den urriaren 6an erabaki zuen Sonia Lopez Segurtasun zinegotziari ardura guztiak kentzea, batik bat, oposizioari lotutako informazio garrantzitsua ezkutatzeagatik. Galderak e-mailean jaso arren, ezin izan dute frogatu horiek filtratu egin zituenik. Oposaketak aurrera jarraitzen du eta Lopezek zinegotzi akta uzteko asmoa agertu du.
AHTren loturari buruzko konpromisoak betetzeko eskatu die Pradales lehendakariak Madrili eta Parisi
"Europako Batzordearen aurrean abiadura handiarekin hartutako konpromisoak bete ditzaten eskatuko nieke bi ministroei", adierazi du Pradales lehendakariak Parisen, Frantziako hiriburura egindako bi eguneko bisitaren hasieran.