Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oroimen webguneak bertan behera utzi izana txalotu dute Legebiltzarreko alderdi guztiek, EH Bildu salbu

Audio imagen Orain
18:00 - 20:00
Oroimen webguneak bertan behera utzi izana txalotu dute Legebiltzarreko alderdi guztiek, EH Bildu salbu
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak gogoratu duenez, webgune horiek desaktibatzea eskatu duena Aranzadi Elkartea bera izan da. Gainera, "hauteskundeetatik gertuko garai batean auzi txiki bat handi bihurtu dute, (Denis Itxaso Gobernu ordezkaria) inkisidore handia buru izanda".

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCVA309. VALENCIA, 11/11/2025.- El president de la Generalitat en funciones, Carlos Mazón, conversa con la presidenta de la comisión, Míriam Turiel (Vox), durante su comparecencia en la comisión de investigación de Les Corts Valencianes sobre la dana, su primera aparición pública tras su dimisión el pasado 3 de noviembre. EFE/Manuel Bruque
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Erantzun beharrean, galdetu egin du Mazonek Ikerketa Batzordean, eta bere betiko aitzakiak erabili

Valentziako Gorteetan egindako Ikerketa Batzordean, indarberrituta azaldu da Carlos Mazon Generalitateko jarduneko presidentea, zeinak azalpenak eman baino gehiago galderak egin dituen, eta ohiko akusazioak zabaldu, Aemet eta Pedro Sanchezen kontra. Catarrojan irekita dagoen ikerketari begira, Mazonek esan du berak ez duela Cecopin inongo ardurarik eta ES Alert mezuaren atzerapena ez zela bere erruagatik izan.

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Jon Insausti: "Udalak ez die uko egingo ez plakari ez Rosa Zarraren memoriari"

Donostiako alkateak berretsi egin du Udalak Rosa Zarraren memoriarekin duen konpromisoa, Zarra Poliziaren ekintzaren biktima izan zela aitortu izana baliogabetzeko Esanek egindako eskaeraren ostean. Hain zuzen ere, haren oroimenez jarritako plakari eraso egin diote. Esan sindikatuak erasoa gaitzetsi du azpimarratuz "onartezina" dela, "eta ez duela Ertzaintza ordezkatzen, ezta zintzotasunez defendatzen dugunak ere".

Gehiago kargatu
Publizitatea
X