AUZITEGI NAZIONALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fiskaltzak EH Bilduren hautagaitzak iker ditzake ETArekin lotura izateagatik zigortutako 44 pertsona daudelako

Fiskaltzak hartuko du eginbideak irekitzeari edo ez irekitzeari buruzko erabakia, Dignidad y Justicia elkartearen salaketa aztertu ondoren.
Auzitegi Nazionala
Auzitegi Nazionala.

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza "ETAko kide izateagatik zigortutako 44 hautagaitza" iker ditzake, Dignidad y Justicia elkartearen salaketa jaso ostean.

Ostiral honetan igorritako prentsa-ohar batean, Fiskaltzak jakinarazi du Diginidad y Justiciak salaketa erregistratu duela eta, aztertu ostean, prozesu aurreko ikerketa-eginbideak irekitzeko edo ez irekitzeko erabakia hartuko dutela.

Bestalde, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak gaur Lisboan esan duenez, ETAko kide izateagatik zigortutako hautagaiak Bilduren zerrendetan sartzea "demokrazia gutxiestea" da, eta bereziki "terrorismoaren biktimei kalte larria egitea".

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X