IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Bizkaiko Batzar Nagusien osaketa, Tourrerako operatiboa Bilbon eta azken ekaitzak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Gernikako Juntetxea. Artxiboko argazkia: Bizkaiko Batzar Nagusiak
Gernikako Juntetxea. Artxiboko argazkia: Bizkaiko Batzar Nagusiak

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, ekainak 22, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Bizkaiko Batzar Nagusien osaketa: Gaur hasiko dute legegintzaldia Bizkaiko Batzar Nagusietan, eta, ezustekorik ezean, Ana Otadui jeltzalea aukeratuko dute Mahaiko presidente.

- Tourrerako operatiboa Bilbon: Bilboko Udalak Frantziako Tourrari begira prestatutako mugikortasun, segurtasun eta garbiketa operatiboak azalduko ditu. 

- Azken ekaitzak: Azken egunotako ekaitzen ostean, gaur arratsaldean barealdia iritsiko da eta bihar udako giroa. Nafarroa izan zen atzo lurralderik kaltetuena. Iruñeko ipar-mendebaldean, Irunberrin, Agoitzen eta Erriberan euria gogotik egin zuen. Gainera, Urbasan metro koadroko 40 litro pilatu ziren ordubetean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X