Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bermeok Nadia Nemeh Shomaly alkate berria izendatuko du gaur

Bermeoko EH Bilduren hautagaitzan zerrendako bigarrena izango da Bizkaiko udalerri horretako alkatea, koalizioaren eta Guzan talde independentearen arteko akordioa berretsi ostean.
Nadia Nemeh Shomaly, Bermeoko alkate berria izango dena. Irudia: EITB
Nadia Nemeh Shomaly, Bermeoko alkate berria izango dena. Irudia: EITB

Bermeoko Udalbatzak Nadia Nemeh Shomaly EH Bilduko kidea alkate izendatuko du gaur, aurreko alkateak, Asier Larraurik, kargua hartu eta biharamunean dimisioa eman ondoren, auto-istripua izan eta alkoholemia-proban positibo eman baitzuen.

Horrela, Nadia Nemeh Shomaly, EH Bilduren Bermeoko hauteskunde-zerrendako bigarrena, izango da Bizkaiko udalerri horretako alkatea, EH Bilduren eta Guzan talde independentearen arteko akordioa berretsi ostean.

Akordioa adostu ondoren EH Bilduk jakitera eman zuenez, "itunak proiektu politiko komun bat martxan jartzea ahalbidetuko du", bermeotarren beharrei erantzuteko eta "Bermeo feministagoa, parte-hartzaileagoa, anitzagoa, bidezkoagoa eta jasangarriagoa lortzeko".

Maiatzaren 28ko hauteskundeetan, EAJ izan zen lehen indarra (8 zinegotzi), baina EH Bilduk (5 zinegotzi) eta Guzanek (4 eserleku) gehiengo osoa eman zioten Larrauriri, baina Nadia Nemeh Shomaly izango da orain alkate.

Albiste gehiago politika

PNV afirma que la devolución del edificio de París es "un acto de justicia" y no olvidará "el escándalo" de PP y Vox
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk esan du Parisko eraikina itzultzea "justizia ekintza bat" dela, eta ez duela ahaztuko PPren eta Voxen "eskandalua"

Marceau etorbideko eraikinak ekitaldi hunkigarria hartu du larunbat honetan, eta bertan izan dira Aitor Esteban EBBko egungo presidentea eta Andoni Ortuzar EBBko presidente ohia (bere agintaldian berreskuratu zuen EAJk eraikina). Horiekin batera izan dira Imanol Pradales lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako hainbat sailburu, Kongresuko, Senatuko eta Europako Parlamentuko bozeramaile jeltzaleak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak, besteak beste.

Gehiago kargatu