IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: EITB Focus, hauteskunde eztabaida EITBn eta Barakaldoko sutearen ikerketa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
TARTA_EAE_GE
TARTA_EAE_GE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, uztailak 17, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EITB Focus: EITBko hedabideek U23ko hauteskundeei begira boto-asmoaren inguruan egindako inkestaren emaitzak plazaratuko dituzte. Horren arabera, EAJk, EH Bilduk eta PSEk 5na diputatu lortuko lituzkete EAEn, baina eserleku batzuk jokoan egongo lirateke. Nafarroan, berriz, PSNk eta PPk 2na diputatu lortuko lituzkete Nafarroan, eta UPN desagertu egingo litzateke Kongresutik.

- Bigarren hauteskunde eztabaida EITBn: 22:00etan hasita, Aitor Esteban (EAJ), Patxi Lopez (PSE-EE), Mertxe Aizpurua (EH Bildu), Lander Martinez (Sumar) y Javier De Andres (PP) mahaiaren bueltan bilduko dira, hauteskunde orokorren harira EITBk antolatu duen bigarren eztabaidan. Xabier Ormazabalek gidatuko du saioa, eta ETB2n, eitb.eus atarian eta Radio Euskadin jarraitu ahal izango da.

- Barakaldoko sutea: Atzo, Barakaldoko etxebizitza eraikin batean piztutako sutearen arrazoiak argitzeko ikerketak aurrera darrai. 16 urteko gazte bat hil zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X