EAJk, EH Bilduk eta PSEk 5na diputatu lortuko lituzkete EAEn, baina eserleku batzuk jokoan egongo lirateke
EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk 5na diputatu lortuko lituzkete EAEn hilaren 23ko hauteskunde orokorretan, EITB Focus makroinkestaren arabera. Dena dela, eserleku horietako batzuk jokoan egongo lirateke, lurralde batzuetako azken ordezkaria boto gutxiko aldearekin erabakiko baita.
Horren ildotik, alderdi jeltzalea izango litzateke bozkatuena Euskadin, botoen % 28 eskuratuta, baina diputatu bat eta 4 puntuko babesa galduko lituzke 2019ko emaitzekin alderatuta.
Bigarren lekuan EH Bildu izango litzateke, azken hauteskundeetan baino ordezkari bat gehiago jasota. Izan ere, ia sei puntuko hazkundea izango luke bototan, % 18,8tik % 24,7ra pasatuta.
PSE-EEk ere diputatu bat gehiago izango luke, % 23,1eko babesarekin (ia lau puntu gehiago).
Bestalde, Sumar koalizioak eserleku bakarra bereganatuko luke, duela lau urte Elkarrekin Podemosek lortutakoak baino bi gutxiago, bototan 5 puntu atzera egingo lukeelako.
Azkenean, PPk diputatu bat gehiago eskuratuko luke, 2 guztira. Boto-emaileen % 10,3k egingo lukete 'popularren' alde.
Lurraldeka
Araban, PSE-EEk, EH Bilduk eta EAJk errepikatu egingo lituzkete 2019ko emaitzak, hirurek eserleku bana lortuta. Ea berean, PP ordezkaririk ez izatetik, ordezkari bat izatera pasatuko litzateke, eta Sumarrek galdu egingo luke Unidas Podemosen diputatua.
Bizkaian, EAJk eserleku bat galduko luke (3tik 2ra jaitsiko litzateke), eta EH Bilduk 2 izango lituzke, hots, bat gehiago. Gainerako alderdiek egungo ordezkariak atxikiko lituzkete: 2 PSE-EEk, eta bana Sumarrek eta PPk. Nolanahi ere, lurraldeko azken eserlekua jokoan izango lukete EAJk, PPk eta Sumarrek.
Gipuzkoan, EH Bilduk eta EAJk 2na diputatu jasoko lituzkete, orain arte bezala; PSE-EEk bat gehiago lortuko luke (2), eta Sumarrek ez luke mantenduko Unidasen Podemosen ordezkaria. Nolanahi ere, azken eserlekua boto gutxiko aldearekin erabakiko da: PSE-EEren eta Sumarren arteko aldea 400 botokoa izango litzateke ordezkari hori lortzeko, eta 2000koa Alderdi Sozialistaren eta EH Bilduren artean.
Fitxa teknikoa
2.400 pertsona elkarrizketatu dituzte EAEn EITB Focus inkesta egiteko (800 Lurralde Historiko bakoitzean).
Elkarrizketak ekainaren 28tik uztailaren 11ra egin dituzte, telefonoz.
Zure interesekoa izan daiteke
Otsoaren ehizari bide ematen dion txostenak autonomia-erkidego gehienen babesa jaso du
Kataluniak bakarrik bozkatu du kontra, eta Euskadik eta Gaztela-Mantxak abstenitu egin dira. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa ere proposamenaren aurka agertu da.
Zer rol betetzen zituzten Abalosek, Koldok eta Aldamak musukoen auzian epaitutako talde kriminalean?
Auzitegi Gorenak epaian zehaztu ditu buruzagi sozialista ohiak, Koldo Garcia aholkulariak eta Victor de Aldama enpresaburuak erakunde kriminalean betetzen zituzten rolak.
Erkidegoak Migrazio Itunaren aplikazioan sartzeko eskatu diote Europari Pradalesek eta Clavijok
Ursula Von Der Leyeni zuzendutako gutun batean, lehendakaria eta Kanarietako presidentea kexu dira ekainaren 12tik indarrean dagoen itun horren inguruan "ez dagoelako elkarrizketarik, ez koordinaziorik ezta plangintzarik ere Espainiako Gobernuarekin".
Feijook baztertu egin du Sanchezen aurka zentsura-mozioa aurkeztea, baina Gobernuko kideak estutu ditu
PPko buruak baieztatu du babes nahikorik gabe ez duela zentsura-moziorik aurkeztuko. Hala ere, Sanchezek hauteskundeek deitu ditzala exijitu diezaioten eskatu die Exekutiboaren kideei.
Lehendakariak eta Sanchezek aldebiko batzorde berri bat egingo dute abuztua baino lehen
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du balio handikoak direla adostutako bi eskumen eskualdaketak.
Auzitegi Gorenak 24 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Jose Luis Abalosi eta 19koa Koldo Garciari, ustelkeriagatik
Auzitegi Gorenak aho batez eman du epaia, eta Victor de Aldama enpresaburuari ere eragin dio, lau urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri baitiote.
Botere Judizialaren Kontseiluak atea zabaldu du Peinado epaileari espedientea irekitzeko, Poliziari egindako aipamenengatik
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak trafiko azterketen eta nekazaritza aseguruen transferentzia sinatuko dute astelehen honetan
Azterketen eta aztertzaileen antolaketa, zirkulazio-baimenak ematea eta ibilgailuen matrikulazioa eskualdatuko dira, baita bide-azterketa eta berreziketarako zentroen kudeaketa ere. Nekazaritzako aseguruei dagokienez, ENESAren funtzioak bere gain hartuko lituzte Jaurlaritzak.
Peinadori espedientea irekitzea aztertuko du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Poliziari buruz esandakoagatik
Begoña Gomez auzipetzeko kaleratutako autoan epaileak esan du Poliziak ihes egiteko laguntza eman liezaiokeela Espainiako Gobernuko presidentearen emazteari.
Peinado epaileak Begoña Gomez epaitzea erabaki du, eta pasaportea kendu dio
Espainiako Gobernuko presidentearen emazteak ustez egindako delituak ikertzen ari da epailea, eta ahozko epaiketa abiatu aurretik hartu ditu kautelazko neurriak. Halaber, Espainiatik ateratzea debekatu dio, eta hamabostean behin epaitegian agertu beharko du. Defentsaren abokatuak helegitea jarriko du.