HEZKUNTZA LEGEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk leialtasuna eskatu die Hezkuntza Legearen oinarriak adostu zituzten alderdiei

Bost egun barru amaituko da Hezkuntza Legearen Proiektuari zuzenketak aurkezteko. EAEko hezkuntza sistema eraldatzera datorren araua da.
Ikotz Arrese, EH Bilduko legebiltzarkidea, gaur Eusko Legebiltzarrean
Ikotz Arrese, EH Bilduko legebiltzarkidea, gaur Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EITB Media

Eusko Legebiltzarrak joan den apirilean utzi zuen Euskal Autonomia Erkideko Hezkuntza lege proiektua Eusko Legebiltzarraren esku, erakunde horrek araua tramitazio bidean jar zezan, eta datorren asteartean amaituko da zuzenketak aurkezteko epea.

Lege proiektua fase berri batean sartzear dagoenean, Ikoitz Arrese EH Bilduko legebiltzarkideak agerraldia egin du hedabideen aurrean Gasteizko Ganberan,  Hezkuntza Legearen oinarrien inguruko akordioa izenpetu zuten alderdiei —EAJ, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta ezker abertzaleko koalizioa bera— "zorroztasuna" eta "leialtasuna" eskatzeko. "Dei egiten diegu alderdi guztiei, eta apelazio horretan sartzen gara noski, hezkuntza akordioarekin bat etorriz jardutera, itunaren espirituari eta letrari leial izatera", esan du.  Halaber, "alderdi politikoen epe laburreko interesak kanpoan" uzteko ere galdegin du.

Tramitazio bide horretan hurrengo urratsak zeintzuk izango diren azaldu du Arresek. Esan duenez, koalizioaren aurreikuspenen arabera, osoko zuzenketak (baldin eta aurkezten badira) urriaren 19an eztabaidatuko lirateke Legebiltzarrean, eta hortik aurrera, zuzenketa partzialak eztabaidatzeko ponentzia jarriko litzateke martxan, epe mugarik gabe. Legea behin betiko noiz onartzea espero duten ez du argitu.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten, ez aitarekin ez inorekin"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garain, musukoak erosteko lehiaketa publikoetatik irabaziak ateratzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X