Elkarrizketa Euskadi Irratian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainian "agintaldi berri bat" egongo dela eta, "balorazio positiboa" egin du Zupiriak

Jaurlaritzako eledunaren ustez, PSOEk alderdi katalanekin itxitako akordioak "inportanteak" dira "lehentasuna" zelako ahalik eta "gobernu egonkorrena eta iraunkorrena osatzea". Madrilgo istiluei buruz esan du EAEn "badakigula" zer den liskarrak izatea eta "kale borroka"rekin alderatu ditu.
Zupiria, Euskadi Irratiko estudioetan.
Zupiria, Euskadi Irratiko estudioetan. Argazkia: EITB Media

PSOEk alderdi katalanekin eta EAJrekin lortutako akordioen "balorazio positiboa" egin du Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Izan ere, itunoi esker, datorren astean Espainian "agintaldi berri bat" abiatuko da. Zupiriaren hitzetan, Jaurlaritza osatzen duten bi alderdiek uste zuten "lehentasuna" zela "gobernu bat osatzea, Espainian agintaldi berri bat hastea, eta agintaldi hori ahalik eta egonkorrena izatea eta ahalik eta gehien irautea". 

Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan, zuhurrago agertu da Espainiako Gobernu berri horrek Jaurlaritzarekin duen harremanean izango duen eraginaz. "Balorazioa egunean-egunean egingo dugu, gauzak nola joaten diren ikusita", azaldu du. 

Edonola ere, ohartarazi du eskuinak "oposizio gogorra" egingo diola Sanchezi eta bere bazkideei. "Ez legoke soberan atzera begiratzea konturatzeko, Espainian eskuina indartsu sentitu denean baina aginterik lortu ez duenean, zein gogor jokatu duen", gaineratu du, Aznarrek Felipe Gonzalezi eta PPk Zapaterori egindako "oposizio zitala" aipatuta.

Hain justu, Madrilen egunotan Ferraz kalean gertatzen ari diren istiluez galdetuta, Zupiriak esan du Euskadin "badakigula" zer den kaleetan egunero mobilizazioak egotea, eta "kale borroka deitzen zitzaionarekin" alderatu du. "Horren antzeko zerbait gertatzen ari da Madrilen, eta inork ez luke horren inguruko bromarik egin beharko, zeren gauza hauek nola hasten diren jakin genezake baina ez amaituko diren". 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak 1.600 milioi inbertituko ditu 2032ra bitartean Osakidetzako azpiegituretan eta ekipamenduan

Azpiegitura eta Ekipamendu Sanitarioen Programa (2025-2032) “asmo handiko” proiektu gisa aurkeztu du Jaurlaritzak eta helburu du “kalitatea, segurtasuna eta hurbiltasuna” bermatzea osasun-arretan, “bai pazienteak bai osasun-arloko profesionalak ahalik eta ondoen” egon daitezen. Osasun-zentro eta ospitaleak eraiki, handitu edo eraberrituko dira eta ekipamendu eta teknologian inbertsio mardulak egingo dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X