Elkarretaratzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Justizia ''independentzia judizialaren eta Zuzenbide Estatuaren defentsan'' elkartu da

20231116142210_epaileak_
18:00 - 20:00
Nafarroako Justizia ''independentzia judizialaren eta Zuzenbide Estatuaren defentsan'' elkartu da
Iruñeko ehun operadore juridiko inguruk elkarretaratzea egin dute eguerdian Justizia Jauregiaren aurrean, "Zuzenbide Estatu batean dagoen eta defendatzea funtsezkoa den botere banaketa zalantzan jarri duten adierazpenak" errefusatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

berangoko-auzipetuak-prentsaurrekoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Berangoko 16ak' babesteko manifestazioa deitu dute maiatzaren 30erako

2026ko ekainaren 8a eta 26a bitartean, Berangoko 16 bizilagun epaituko dituzte Auzitegi Nazionalean. 2022an Berangoko preso ohi bati "ongi etorri" esateko ustez antolatu zuten ekitaldiagatik terrorismoa goratzea egozten diete. 36 urteko kartzela-zigorra, 177 urteko inhabilitazioa eta 75.000 eurotik gorako isuna eskatzen dute auzipetuentzat. Berangokoekin Elkartasun Komiteak salatu du “beste makrosumario politiko bat” dela, eta manifestazio nazionala deitu du maiatzaren 30erako.

lander martinez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bildurekin ez du aukerarik ikusten, baina Podemosekin batera aurkeztu nahi luke Euskadiko Sumarrek hurrengo udal hauteskundeetara

Sumarrek Madrilen egin berri duen ekitalditik Euskal Herrira bueltan, Lander Martinezekin egon da ETB, hurrengo hauteskunde orokorrei begira ezkerra batuta aurkezteko aukeraz aritzeko. Euskadin EH Bildurekin zerrenda berean joatea oso zaila ikusten badu ere, Sumar Mugimenduak eta Podemosek boto-paper berean bat eginda joan beharko luketela uste du. Legebiltzarrerako hauteskundeetan ezker konfederalak jaso zuen porrotetik lezioa ikasi dutela esan du Martinezek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X