IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Sanchezen kargu hartzea, Santi Cocaren heriotzaren epaiketa eta Zinebiren palmaresa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Pedro Sanchez
Pedro Sanchez. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 17, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Sanchezek kargua hartzeko ekitaldia: Buruzagi sozialista berriro izango da Espainiako Gobernuko presidente, atzo inbestidura saioaren bigarren jardunaldian gehiengo osoa lortu ostean. Gaur goizean, 10:00etan, hartuko du kargua, Felipe VI.a erregearen aurrean, Zarzuela Jauregian. Bost urtean hirugarren aldiz jarraian izango da gobernuburu. 

- Santi Cocaren heriotza argitzeko epaiketa: Herri epaimahairen aukeraketarekin hasiko da Donostiako Lurralde Auzitegian Santi Coca adingabearen heriotza argitzeko epaiketa. Gazteak jipoia jaso zuen Donostiako erdiguneko diskoteka baten kanpoaldean, 2019an. Epaiketa martxorako zegoen aurreikusita baina atzeratu egin behar izan zuten akusatuetako batek ihes egin zuelako. Epaiketaren atarian, Fatima Hacine-Bacha Santi Cocaren amarekin izan da EITB Media. 

-Zinebiren palmaresa: Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak bere palmaresaren berri emango du gaur, 11:00etan, Arriaga antzokian. 

Zure interesekoa izan daiteke

Sarek urtarrilerako deitutako manifestazioaren aurkezpena, Bilbon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sarek datorren larunbatean Bilboko kaleak betetzeko deia egin du, salbuespenezko politiken amaiera eskatzeko

Datorren larunbatean, hilak 10, ETAko presoen "eskubideen urraketen amaiera eskatzeko" urtero egiten duen mobilizazioan parte hartzeko dei egin dio Sare herritar sareak euskal jendarteari. Manifestazioa "jai giroan" egingo dela eta Alde Zaharrean jarduerak izango direla iragarri dute. Hainbat pertsona ezagunek eramango dute pankarta, Francis Diez abeslaria izango da tartean, eta, besteak beste, Pantxoa eta Peio arituko dira amaierako ekitaldian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X