EAJk eta PSE-EEk hizkuntza ereduak mantenduko dituzte Hezkuntza Legean
Akordiorik gabe. Horrela bukatu da gaur EAEko Hezkuntza lege proiektua lantzeko bilera. Lege proposamena aztertzeko prozesua azken txanpan sartu da, taldeek araudiaren hitzaurrea eztabaidatu ostean. Hitzaurre horrek sortu zuen, hain justu, taldeen arteko enegarren desadostasuna, EAJk eta PSE-EEk hizkuntza ereduei eusteko aipamena gaineratu baitzuten, EH Bildu kontra zela.
Bilera laburra izan da, eta taldeek euren jarrerei eutsi diete. EH Bilduk azken proposamen bat helarazi die Jaurlaritza osatzen duten taldeei, eta horien erantzunaren zain dago. EAJk esan du aztertuko duela, baina iturri sozialistek aurreratu dute ez dutela hizkuntza ereduak aipatuko ez dituen testurik onartuko. Gauzak horrela, azken orduko aldaketarik ezean, datorren azaroaren 27an onartuko dute txostena, Legebiltzarreko iturriek zehaztu dutenez.
Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan honi buruz galdetuta, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du oraindik badagoela denbora akordio batera iristeko:
EH Bilduk, baina, "itxura txarra" hartu dio aferari, nahiz eta ez duen oraingoz amore eman nahi, adierazi du Ikoitz Arrese koalizio abertzalearen bozeramaileak.
Bestalde, Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaile Miren Gorrotxategik gogora ekarri du zein den bere alderdiaren jarrera, lege horren aurrean, eta tramitazioa geldiaraztea eskatu du, "% 90eko adostasunarekin jaio zen proiektu baten inguruan sortutako krisia berriz bideratzeko".
"Ezusterik ez badago, % 54k soilik babestuko du legea. Nahikoa da horrekin legea onartzeko, baina ez datozen belaunaldien hezkuntzaz erabakitzeko. Jaurlaritzak era deigarrian egin du porrot. Legeak ertz erdoildu asko ditu, eta gelditu beharra dugu horiek argitzeko", gaineratu du.
Lantaldeak azken txosten bat taxutu behar du, eta hori izango du oinarri etorkizuneko Hezkuntza Legeak. Astelehenean, hilaren 27an, testu horri bide emango diote zerbitzu juridikoek, eta asteazkenean, Hezkuntza Batzordean onartuko dute. Behin betiko oniritzia abenduaren 21ean jasoko du legeak, Legebiltzarreko osoko bilkuran.
Doakotasuna eta segregazioaren aurkako neurriak
Azken asteotako eztabaida hizkuntza ereduetan ardaztu bada ere, 1993tik indarrean dagoen Euskal Eskola Publikoaren Legea ordezkatu duen legea haratago doa, eta Hezkuntza Zerbitzua eratuko du, zeinak ikastetxe publikoak eta itunpekoak hartzen dituen aintzat. Gainera, diru publikoarekin finantzatutako zentro guztiak doakoak izatea proposatzen du, eta ikasle zaurgarrienen segregazioaren aurkako mekanismoak aurreikusten ditu.
Legeak, baina, gehiago ditu kontra alde baino, sindikatu nagusien eta sare publikoko familien gaitzespena ere jaso baitu. Besteak beste, eskola publikoari zentralitaterik ematen ez diola kritikatu dute horiek.
Zure interesekoa izan daiteke
Abalos, Koldo Garcia eta Aldamaren aurkako epaiketa hasi da, maskarak iruzurrez erostea egotzita
Fiskaltzak eskatu du ministro ohiari 24 urteko espetxe-zigorra ezartzea; 19 urte, Garciari, eta 7 urte, Aldamari. 70 lekuko baino gehiago agertuko dira Auzitegi Gorenean.
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.