ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BNGren botoa mobilizatzea giltzarri izango dela uste du Beirasek, PPk Galizian gehiengoa ez lortzeko

BNGren sortzaile eta buruzagi historikoa izandakoaren arabera, otsailaren 18ko hauteskundeetan PPk gehiengo absolutua ez errepikatzeko "aukera" bat dago.
Xose Manuel Beiras BNGren sortzaile eta buruzagi historikoa izandakoa
Xose Manuel Beiras BNGren sortzaile eta buruzagi historikoa izandakoa

Gauerdian abiatuko da hauteskunde kanpaina Galizian, eta inkesten arabera, PPk Xunta galtzeko egiazko aukerak daude. Xose Manuel Beiras BNGren sortzaile eta buruzagi historikoa izandakoaren arabera, litekeena da PPk gehiengo osoa galtzea otsailaren 18ko hauteskundeetan, eta Galizian gobernu aldaketa egotea. Edozein kasutan, aukera hori posible izan dadin BNG (Bloke Nazionalista Galiziarra) alderdiko botoa mobilizatzea "oso garrantzitsua" izango dela uste du.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, litekeena da BNGk botoetan gora egitea eta PSG-PSOE berdin mantentzea. "Ikusteko dago, zalantzan daudenen botoa aktibatzearen eta beste hainbat aldagairen araberakoa izango da", gehitu du. Halaber, PPko "boto gatibu" asko dagoela nabarmendu du.

Bestalde, Beirasek gogor hitz egin du Sumar eta Podemos alderdiek ordezkatzen duten Espainiako ezkerraren aurka. Beiraren ustez, Espainiako hauteskundeetan "zentzua galdu" eta "ikuskizuna" eman zuten, eta eskuinari lana "erraztu" zioten. Horren iritziz, baliteke Sumar Galiziako Parlamentuan sartzeko beharrezkoa den % 5eko langara ez iristea.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruz galdetuta, Beirasek EH Bilduk azken 10 urteetan egindako "ibilbide aparta" nabarmendu du, eta koalizio subiranistaren "gorakada" iragarri du.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" krisiaren aurkako neurriekin, baina EH Bilduren ustez, "ez da nahikoa"

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu nahi, eta Podemosek salatu du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X