Albiste da
Etxebizitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitzaren sektorean jabe handien espekulazioa salatzeko manifestazioa egin dute Donostian, Sortuk deituta

20240206223007_sortu-vivienda-protesta_
18:00 - 20:00
Etxebizitzaren sektorean jabe handien espekulazioa salatzeko manifestazioa egin dute Donostian, Sortuk deituta
Etxebizitzaren arazoari irtenbidea eman behar zaiola aldarrikatzeko, Gros auzoko bi eraikin okupatu zituzten asteburuan Sortuko kideek. Okupazio hori kritikatu egin du Eneko Goia alkateak: "Ez dut ulertzen erakundeetan ardurak izan nahi dituen alderdi batek halako ekintzak egitea".

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X