Albiste da
Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Entitate txikiari buruzko kontsulta egiten ari dira Igeldon

Guztira, Igeldon erroldatutako 16 urtetik gorako 984 igeldoar deitu dituzte botoa ematera.
20240414122625_igeldo_
18:00 - 20:00
Igeldo tokiko entitate txiki izatea ala ez erabakiko dute gaur igeldoarrek herri-galdeketa batean

Igeldon (Donostia), tokiko entitate txiki gisa eratzeari buruzko herri galdeketa egiten ari dira gaur, Itsas Aurre kultur etxean.

Galdeketaren bezperan, Donostiako alkate Eneko Goiak aurreratu du astelehenetik abian egon dela aurretiko bozketa. Gaur, 09:00etatik 20:00etara dute bizilagunek botoa emateko aukera.

Goiaren esanetan, "urrats garrantzitsua" da honakoa. Guztira, Igeldon erroldatutako 16 urtetik gorako 984 igeldoar deitu dituzte bozkatzera.

Kontsultan, galdera hau egingo dute: "Ados al zaude Igeldo tokiko entitate txiki gisa eratzearekin?". Erantzunen artean, baiezkoa edo ezezkoa soilik egongo dira aukeran. Beste edozein erantzun duten boto-paperak boto zuri izango dira. Gaur bertan egingo dute zenbaketa, eta bukatutakoan emango dute emaitzaren berri.

Donostiako alkatearen arabera, aldeko botoak gailentzen badira, Gipuzkoako Foru Aldundiari igorriko diote txostena, erabakia foru dekretu bidez jaso dezan. 

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X