Diputatuen Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak Lurzoruaren legea erretiratu du, babes faltagatik

Duela bi egun, Kongresuak PSOEk bultzatutako proxenetismoaren aurkako legea atzera bota zuen.
Diputatuen Kongresua, artxiboko irudi batean
Diputatuen Kongresua, artxiboko irudi batean. Argazkia: Kongresua

Espainiako Gobernuak erretiratu egin du Lurzoruaren legea erreformatzeko lege proiektua gaurko Diputatuen Kongresuko osoko bilkurako gai ordenatik, Parlamentuak atzera botatzeko arriskua handia baitzen. 

Sumarrek eta Pedro Sanchezen inbestidura babestu zuten gainerako taldeak erreformaren aurka agertu dira, eta, hortaz, PSOE PPk egingo zuenaren zain zegoen.

Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioko iturriek "hauteskunde kanpainaren hasierarekin" lotu dute erabakia. Azaldu dutenez, orain legea proiektua atzera bota dute, baina etorkizunean berriro Kongresura eramatea da asmoa.

Erabaki horrekin asteko bigarren porrota izango zena saihestu nahi izan du PSOEk. Astearteko bozketan bakarrik geratu zen —ez Sumarrek, ez gainerako bazkideek, ez Alderdi Popularrak, ez dute aldeko botorik eman— eta Kongresuak uko egin zion proxenetismoaren aurkako lege proposamena izapidetzeari. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X