Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Europako hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

''Emaitza ona'' lortu dutela adierazi du Juntsek, Katalunian bigarren izan ostean

20240610082407_toni-comin-junts_
18:00 - 20:00
''Emaitza ona'' lortu dutela adierazi du Juntsek, Katalunian bigarren izan ostean
"Eskerrak eman nahi dizkiegu botoa eman diguten 443.000 boto-emaileei; izan ere, Katalunian bigarren indarra izatea lortu dugu, eta Gironan eta Lleidan lehen indarra. Faktore guztiak kontra ditugula lortu dugu, besteak beste, erbestetik egin behar izan dugulako kanpaina", adierazi du Cominek.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X