EAJren Aberri Batzarrak eta PSE-EEko militanteek berretsi dute koalizioko Eusko Jaurlaritza osatzeko akordioa
EAJren Aberri Batzarrak eta PSE-EEko militanteek berretsi dute koalizioko Eusko Jaurlaritza osatzeko akordioa. EAJren Aberri Batzarrak aho batez berretsi du akordioa, eta bozketan parte hartu duten euskal militante sozialisten % 96,18k (3.375 kide) horren alde bozkatu dute.
Gaurko akordioak bidea argitzen du datorren asteazkenean bi alderdiek Gobernu Ituna sina dezaten Eusko Legebiltzarraren egoitzan eta ostegunean inbestidura-saioa egin dadin.
Pradalesek bermatuta du lehendakari izango dela, talde parlamentario abertzalearen 27 botoei eta talde sozialistaren 12 botoei esker; guztira 39 boto, Ganberaren gehiengo osoa baino boto bat gehiago.
Jeltzaleen kongresu arteko organo gorena arratsaldean bildu da Sabin Etxean. Pradales "gogo handiz" iritsi da hitzordura, eta ostegunean Eusko Legebiltzarrean egingo den inbestidura saioa prestatzen dagoela aurreratu du. EAJren lehendakarigaiak esan du "dena ondo" doala PSE-EErekin hurrengo koalizio-gobernua osatzeko negoziazioetan, baina "azken ukituetarako orduak" dira hauek, oraindik ez baitago dena lotuta.
"Ezer gutxi aurreratu dezaket, PSE-EErekin ez dagoelako dena itxita, baina laster lortuko dugu. Dena ondo doa, eta akordioa ixten dugunean beste gauza batzuei buruz hitz egiteko unea izango da", adierazi du Pradalesek.
Bestalde, euskal sozialistek militanteen bozketaren bidez onartu dute akordioa.
PSE-EEko militantziak akordioa berretsi du
Bozketan parte hartu duten euskal militante sozialisten % 96,18k (3.375 kide) akordioa berretsi dute. Ildo horretatik, % 2,91k (102) kontra bozkatu dute eta % 0,91k boto zuria eman dute (32).
Bozketetan parte hartu dute errolda osatzen zuten 4.871 militanteen % 72,04k, alderdiak jakitera eman duenez. Botoa telematikoki emateko aukera izan dute joan den asteazkenetik ostiralera bitartean, baita aurrez aurre ere, astelehen honetan jarritako hautestontzietan.
Jaurlaritza berria
Pixkanaka-pixkanaka, Jaurlaritza berriaren osaera ezagutzen doa. Guztira 13 sail izango ditu Gasteizko Gobernu berriak, azken legealdian baino bi gehiago: horietatik 9 EAJk kudeatuko ditu, eta PSE-EEk 4.
EITBk baieztatu duenez, EAJk azken lau urteotan kudeatu dituen sailak zuzentzen jarraituko du: Osasuna, Hezkuntza, Segurtasuna, Ekonomia eta Ogasuna eta Kultura.
Era berean, ia ziurtzat eman da PSE-EEren esku segituko dutela aurreko legegintzaldian sozialistenak izan diren sailak: Enplegua eta Lana, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak eta Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa.
Imanol Padralesek berak ekainaren 22an lehendakari kargua hartu ondoren jakinaraziko du Eusko Jaurlaritza berriaren osaera.
Zure interesekoa izan daiteke
Baionako auzapez izaten jarraituko du Etchegarayk, Blanco estreinatuko da Biarritzen, Etxaleku Kanbon, eta EH Baiko Horn Bokalen
Orain arteko auzapezek errepikatuko dute Hendaian, Donibane Lohizunen, Azkainen, Maulen eta Beskoitzen. EH Baik Urruña galdu du.
Chivitek, UPNk eta PPk gogor gaitzetsi dute Korrikan ETAren aldeko ikurrak erakustea
Korrika Txantreatik (Iruñea) igaro denean, lekukoa zeramaten bi lagunek ETAko bi presoren argazkiak erakutsi dituzte, eta horrek UPNren, PPren eta Maria Chivite Nafarroako presidentearen haserrea eragin du.
Egiari Zor Fundazioak Pasaiako sarraskiko biktimak omendu ditu, hil zituztenetik 42 urte bete direnean
Estatuko Segurtasun Indarrek Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituztela 42 urte bete dira gaur, eta horren kariaz Egiari Zor Fundazioak ekitaldia egin du Azpeitian, biktimen jaioterrian, haien lagun eta senideekin batera.
Otxandianok "bakearen ekonomiaren aldeko lidergo politiko sendo baten falta" leporatu dio Pradalesi
Eusko Legebiltzarreko EH Bilduren bozeramaileak kritikatu egin du Mikel Torres Ekonomia sailburuak "armagintza-industria babestu eta garatzearen alde" egin zuela.
Pradalesek Agirreren ondarea aldarrikatu du haren heriotzaren urteurrenean: "Bake gizona, letra larriz"
Lehendakariak Jose Antonio Agirre ekarri du gogora, haren heriotzaren 66. urteurrenean, eta haren balioek nazioarteko egungo testuinguruan duten indarra azpimarratu du.
Abian da udal hauteskundeen bigarren itzulia Ipar Euskal Herriko 11 herritan
Baionan eta Biarritzen aliantzak lortu dituzte aste honetan bigarren itzulirako txartela lortu duten zerrendetako batzuek. Kanbon, Donibane Lohizunen, Hendaian, Urruñan, Maulen, Bokalen, Beskoitzen eta Azkainen, ordea, ez dute adostasunik lortu, eta hautagaitza bakoitzak bere bidea egingo du.
Ione Belarrak "zitala" deitu dio Josu Jon Imazi
Irango gerraren harira, deigarria izan da gaur Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuaren kontra erabili dituen hitzak: "Gerra hau Josu Jon Imazek ordaindu dezala, zitalki joan zen-eta Donald Trumpengana".
PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da
Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak.
ETAk hil zuen Juan Priede Orioko zinegotzi sozialista gogoratu dute
Jose Ignacio Asensiok esan du apartheid politikoa gauzatzea ekidin zutela Priede bezalako pertsonek. Urte gogor haietan askatasunaren alde pauso bat eman zutela nabarmendu du, eta haien memoria politikoki ez erabiltzeko eskatu dio eskuinari eta ultraeskuinari.
Soledad Iparragirre ETAko buruzagi ohiari erdi-askatasuna eman diote, eta espetxetik atera ahalko da astelehenetik ostiralera
Espetxe-araudiaren 100.2 artikulua aplikatu zaio, eta, hala, lanegunetan Martuteneko kartzelatik atera ahalko da, lo egitera itzuli beharko bada ere.