Otxandianok "etorkizuneko herri-proiektu" baterako deia egin eta estatus politiko berrirako eskua luzatu du
Pello Otxandiano EH Bilduko lehendakarigaiak "etorkizuneko herri-proiektu" baterako sei elkargune proposatu ditu eta horietako bakoitzean datozen hamarraldirako ikusten herri erronkak definituko ditu, 25 guztira. Autogobernuari dagokionez, estatus politiko berriari buruzko eztabaidari heltzeko unea "orain" dela nabarmendu du eta eskua luzatu die "parte hartzeko borondatea" duten guztiei.
Eusko Legebiltzarreko gaurko inbestidura saioan, Otxandiano izan da hitza hartu duen lehendabiziko hautagaia. Hala ere, ez dauka lehendakari izendatzeko babes nahikorik bermatuta eta Imanol Pradales izango da lehendakari berria EAJk eta PSE-EEk Eusko Jaurlaritza berriari begira sinatutako koalizio akordioari esker.
Hautagai subiranistak azaldu duenez, momentu "historiko" gisa definitu duen honek "herri-proiektu partekatu bat eta gobernantza eredu berri bat" eskatzen ditu. Ildo horretan, "anbizio kolektiboa, garapena ulertzeko ikuspegi komunitarioa eta bulkada berdinzalea" berreskuratu behar direla uste du "eraldaketa nazional berri bat" egikaritzeko.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoen egoeraren analisia ere egin du. Horren esanetan, "botilak ura galtzen du" eta "inertziak hautsi" eta norabidea finkatu behar da. Ildo horretan, etorkizuneko herri-proiektu baterako sei elkargune proposatu ditu: Burujabetza estrategikoa irabazi, herri gisako autosufizientzia emendatze aldera; ongizate egiturak eraldatu, errealitate soziodemografiko berrian gizarte berdintasuna bermatzeko helburuz; aztarna ekologikoa jaitsi, krisi ekologikoaren testuinguru historikoan ardurak hartuz; hezkuntza sistema berritu; identitate komunitarioa sendotu, eta segurtasun eredu propioa sortu.
dadin.
Autogobernuari dagokionez, Gernikako Estatutua "agortuta" dagoela eta Estatuaren aldetik "higatua eta urratua" izan dela salatu du. Legebiltzar berria inoizko abertzaleena dela aintzat hartuta, legegintzaldi hau "marko juridiko-politiko" berri bat erdiesteko baliatu behar dela uste du. "Hauxe da momentua, ezin da gehiago itxaron", gaineratu du.
Testuinguru horretan, Otxandianok akordio zabala lortzeko "bokazioa", "ardura" eta "eskuzabaltasuna" agindu ditu eta "momentuak exigitzen duen mailan" egotea eskatu die gainerako talde parlamentarioei. "Gure eskua luzaturik daukazue eztabaida honetan parte hartzeko borondatea duzuen guztiok", gehitu du. Horren ustez, Estatu espainiarrean "halabeharrez" irekiko den lurralde ereduari buruzko eztabaida "aprobetxatu" egin behar da "herri honentzat akordio zabal eta nahikotasunezkoa lortzeko".
Estatus politiko berrirako oinarria EAJk eta EH Bilduk 2018an adostutako Oinarri eta Printzipioen Akordioa izan behar dela uste du, Legebiltzarrean "adostasun ahalik eta zabalena erdiesteko" eta Estatuan "ahots bakarrekin" defendatzeko.
Buruzagi abertzaleak gobernantza eredu berri bat galdegin du Otxandianok, eta Legebiltzarra erdigunean jartzeko eskatu. "Ez dezagun jarduera parlamentarioa tramite huts bihurtu", eta horren adibide jarri du azken ordura arte EAJ-PSE koalizioaren gobernu programa ezagutu ez izana.
Osakidetzari lotuta Otxandianok esan du ikusteko dagoela Eusko Jaurlaritza berriak "kalitatezko osasun sistema publiko" baten aldeko apustuari helduko dion, Lehen Arreta oinarri hartuta, edo "gaur egungo atzerapauso argiaren norabidean" sakonduko duen.
Hezkuntzaren alorrari helduta, EH Bilduren lehendakarigaiak adierazi du euskal hezkuntza sistema eraldatzen ari dela jaiotza-tasaren jaitsieragatik, aldaketa soziodemografikoengatik eta digitalizazioagatik. "Elkarguneak" daudela azpimarratu du ondoren, gogora ekarri du Hezkuntza Akordioak datozen 10 urteetarako 43 ekintza-ildo jasotzen dituela eta "akordioaren izpiritua" berreskuratzeko deia egin du.
Halaber, segregazioan eta euskararen irakaskuntzan "jauzia" egitea galdegin du. Ildo horretan, egungo A, B eta D hezkuntza ereduak atzean utzi eta erdietsi beharreko hizkuntza gaitasunak zehaztu egin behar direla berretsi du. "B2 hizkuntza profila definitu da Legean irteera profil gisa, helburu horretan sakondu egin behar da ordea", gaineratu du.
Bestalde, terrorismoari lotuta, "iragan hurbilaren gaineko irakurketa kritiko partekatu bat, gatazka politikoak ekarri duen sufrimenduaren gaineko memoria plural bat" eraikitzea defendatu du, uste baitu ezin daitekeela etorkizuna eraiki iraganari bizkarra emanez. "Beste behin, adierazi nahi dut ezkerreko subiranismoaren erabateko konpromisoa datozenak izan daitezen adiskidetzerako urteak eta ezarri ditzagun, guztion artean, eskubide guztien errespetuan oinarrituko den bizikidetzarako oinarriak", zehaztu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Baionako auzapez izaten jarraituko du Etchegarayk, Blanco estreinatuko da Biarritzen, Etxaleku Kanbon, eta EH Baiko Horn Bokalen
Orain arteko auzapezek errepikatuko dute Hendaian, Donibane Lohizunen, Azkainen, Maulen eta Beskoitzen. EH Baik Urruña galdu du.
Chivitek, UPNk eta PPk gogor gaitzetsi dute Korrikan ETAren aldeko ikurrak erakustea
Korrika Txantreatik (Iruñea) igaro denean, lekukoa zeramaten bi lagunek ETAko bi presoren argazkiak erakutsi dituzte, eta horrek UPNren, PPren eta Maria Chivite Nafarroako presidentearen haserrea eragin du.
Egiari Zor Fundazioak Pasaiako sarraskiko biktimak omendu ditu, hil zituztenetik 42 urte bete direnean
Estatuko Segurtasun Indarrek Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituztela 42 urte bete dira gaur, eta horren kariaz Egiari Zor Fundazioak ekitaldia egin du Azpeitian, biktimen jaioterrian, haien lagun eta senideekin batera.
Otxandianok "bakearen ekonomiaren aldeko lidergo politiko sendo baten falta" leporatu dio Pradalesi
Eusko Legebiltzarreko EH Bilduren bozeramaileak kritikatu egin du Mikel Torres Ekonomia sailburuak "armagintza-industria babestu eta garatzearen alde" egin zuela.
Pradalesek Agirreren ondarea aldarrikatu du haren heriotzaren urteurrenean: "Bake gizona, letra larriz"
Lehendakariak Jose Antonio Agirre ekarri du gogora, haren heriotzaren 66. urteurrenean, eta haren balioek nazioarteko egungo testuinguruan duten indarra azpimarratu du.
Abian da udal hauteskundeen bigarren itzulia Ipar Euskal Herriko 11 herritan
Baionan eta Biarritzen aliantzak lortu dituzte aste honetan bigarren itzulirako txartela lortu duten zerrendetako batzuek. Kanbon, Donibane Lohizunen, Hendaian, Urruñan, Maulen, Bokalen, Beskoitzen eta Azkainen, ordea, ez dute adostasunik lortu, eta hautagaitza bakoitzak bere bidea egingo du.
Ione Belarrak "zitala" deitu dio Josu Jon Imazi
Irango gerraren harira, deigarria izan da gaur Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuaren kontra erabili dituen hitzak: "Gerra hau Josu Jon Imazek ordaindu dezala, zitalki joan zen-eta Donald Trumpengana".
PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da
Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak.
ETAk hil zuen Juan Priede Orioko zinegotzi sozialista gogoratu dute
Jose Ignacio Asensiok esan du apartheid politikoa gauzatzea ekidin zutela Priede bezalako pertsonek. Urte gogor haietan askatasunaren alde pauso bat eman zutela nabarmendu du, eta haien memoria politikoki ez erabiltzeko eskatu dio eskuinari eta ultraeskuinari.
Soledad Iparragirre ETAko buruzagi ohiari erdi-askatasuna eman diote, eta espetxetik atera ahalko da astelehenetik ostiralera
Espetxe-araudiaren 100.2 artikulua aplikatu zaio, eta, hala, lanegunetan Martuteneko kartzelatik atera ahalko da, lo egitera itzuli beharko bada ere.