Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Terrorismoa egotzita auzipetutako CDRko 12 kideri amnistia ematea eskatu du Fiskaltzak

Fiskaltzaren ordezkariak adierazi duenez, "ziurtasunetatik abituta" egin behar dira epaiketak; ezin da "usteetatik eta egin zitekeen kaltetik abiatu". Herri akusazioa, bere aldetik, amnistia aplikatzearen aurka agertu da.
CDRren protesta bat. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik hartutako argazkia
CDRren protesta bat. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik hartutako argazkia

Marta Durantez, Auzitegi Nazionaleko fiskalburuordea, Errepublikaren Defentsarako Batzordeetako (CDR) 12 kideri amnistia ematearen alde agertu da ostegun honetan, leporatzen zaizkien gertakarietan ez zituztela giza eskubideak urratu argudiatuta. Hain zuzen ere, erakunde terroristako kide izatea egotzita auzipetuta daude pertsona horiek.

Fiskaltzaren ordezkariak adierazi duenez, "ziurtasunetatik abituta" egin behar dira epaiketak; ezin da "usteetatik eta egin zitekeen kaltetik abiatu". "Amnistiari buruzko legean bazterketatzat jotzen diren eskubideei ez zitzaien kalterik egin", gaineratu du.

Hala, amnistia aplikatzeko eskatu du, "epaiketa aurreko izapide gisa", eta Zigor Kodeak ezarritakoaren arabera, erantzukizun penala iraungitzat jotzea, eta, beraz, auzipetutako jarduketak artxibatzea.

Fiskalak ziurtatu duenez, "nahita egindako giza eskubideen urraketa larria beharko litzateke horretarako", eta, Auzitegi Nazionaleko fiskalburuordearen ustez, "akusatuek ez dituzte horrelako ekintzak gauzatu ezta abiatu ere".

Durantezek adierazi duenez, "legezkotasunaren, herritarren eskubideen eta legeak babestutako interes publikoaren defentsan, legezkotasunaren eta inpartzialtasunaren printzipioei erabat men eginez eta arauaren eta egitatezko kasuaren interpretazio erabat teknikoa eginez egin behar dena amnistia aplikatzea da".

Herri akusazioa, bere aldetik, amnistia aplikatzearen aurka agertu da, auzipetuei egotzitako ekintzek "terrorismoa eta traizioa legean agertzen jarraitzen dutelako" eta, haren arabera, lehenago edo geroago hala izango zelako.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X