HAUSTURA ESKUINEAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

De Andres: ''Abascalek Euskadiko PP ere urratu zuen interes pertsonalengatik''

18:00 - 20:00
De Andres: ''Abascalek Euskadiko PP ere urratu zuen interes pertsonalengatik''
Javier de Andres Voxek PPrekin hausteko hartutako erabakiaz aritu da lehendakariarekin izan duen bileraren amaieran. Gertaturikoa Voxen "ikuskizuna" dela esan ondotik, EAEn aurretik gertatu zela nabarmendu du. "Pertsonalismo horrek proiektu politiko bat baldintzatu zuen", adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X