BATZARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sumarrek irailaren 23an abiatuko du sortze-batzarra EAEn, euskal politikaren "eraldaketaren buru izateko"

Alba Garcia Sumar Mugimenduaren Euskadiko buruak nabarmendu duenez, batzarraren helburua da "euskal politika benetan aldatuko duen mugimendu bat eraikitzea".
Sumar Mugimenduak hauteskunde kanpainan egindako ekitaldi bat.
Sumar Mugimenduak apirilek ohauteskunde kanpainan egindako ekitaldi bat. Argazkia: EFE

'Alda dezagun euskal politika' goiburupean, Sumar Mugimenduak irailaren 23an abiatuko du sortze-batzarra Euskal Autonomia Erkidegoan. Aurrena, Koordinadora Nazionalerako eta Berme Batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea zabalduko dute, eta eztabaida-fasearen eta bozketaren ondoren, abenduaren 1ean amaituko dute 'Mugimendua Eraikiz' izena hartuko duen prozesua.

Gaur zabaldutako ohar batean, Sumar Mugimenduak esan du "euskal subjektu politiko bat eratzea" dela asmoa, "euskal herritarren erronka eta arazo nagusien neurrikoa izango dena". Taldea "ideologikoki berrantolatu" eta  "harro egoteko moduko herrialdea eraiki" nahi dute. Berdintasuna, feminismoa eta trantsizio ekologikoa izango dituzte ardatz.

Batzarrean "eraldaketarako" prestatu dituzten "dokumentu politiko, antolatzaile eta etikoen zirriborroak" aurkeztuko dituzte, eta webgunean argitaratuko dituzte. "Zirriborro horiek izango dira herritarren mugimenduaren norabidea markatuko duten zutabe ideologikoak, gure herrian eskubide sozialetan aurrera egiten jarraitzeko", esan dute oharrean.

Ondoren, eztabaida prozesua zabalduko dute —irailaren 24tik azaroaren 10era—, eta banaka zein taldeka aurkeztu ahal izango dira zuzenketak. Bozketa, berriz, azaroaren 27tik 29ra izango da.

Alba Garcia Sumar Mugimenduaren Euskadiko buruak nabarmendu duenez, batzarraren helburua da "euskal politika benetan aldatuko duen mugimendu bat eraikitzea".

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X