Akordioa Espainiako Gobernuarekin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aizpurua: 'Akordio honekin egoera desblokeatu eta Mozal legearekin amaitzea lortu dugu'

20241003121724_mertxe-aizpurua_
18:00 - 20:00
Aizpurua: 'Akordio honekin egoera desblokeatu eta Mozal legearekin amaitzea lortu dugu'
Itunari esker, arauaren "neurri kaltegarri guztiak" ezabatzea lortu da, koalizioaren hitzetan. Hala, gomazko pilotak debekatuko dira, agintaritzari egindako errespetu faltengatik eta desobedientziagatik ezarritako isunen diskrezionalitatea kenduko da, eta mugako kanporaketak erreformatuko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X