Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
MIGRAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pradales Kanaria Uharteetako presidentearekin bilduko da gaur, migrazioaren gaian jarrerak bateratzeko

Kanariak hegoaldeko muga diren bezala, Euskal Autonomia Erkidegoa aurrerantzean iparraldeko muga izatea eskatuko du lehendakariak datorren ostiralean egingo den autonomia erkidegoetako presidenteen konferentzian. Halaber, baliabide gehiago eskatuko ditu igarobidean dauden migratzaileak artatzeko.
Fernando Clavijo Kanariar Uharteetako presidentea. Irudia: EITB
Fernando Clavijo Kanariar Uharteetako presidentea. Irudia: EITB

Imanol Pradales lehendakariak Fernando Clavijo Kanaria Uharteetako presidentea hartuko du gaur Ajuria Enean, migrazio arloan dituzten jarrerak bateratzeko asmoz. Izan ere, datorren ostiralean Santanderren egingo den autonomia erkidegoetako presidenteen konferentziara adin txikiko migratzaileen kopurua erkidegoko banaketari buruzko proposamen bateratua eraman nahi dute, "orekatua, solidarioa eta bidezkoa" izan dadin.

Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak atzo azaldu zuenez, Eusko Jaurlaritza eta Kanarietako Gobernua elkarlanean ari dira ostiraleko presidenteen konferentzian adin txikiko migratzaileen banaketari buruzko jarrera bateratua aurkezteko.

20241211124049_ubarretxena_
18:00 - 20:00

Osteguneko bileran, migrazioari lotutako hainbat kontu izango dituzte hizpide. Esaterako, jatorrizko herrialdeetako eragileekin lan egitea aldarrikatuko dute, adin txikikoei formazioa eskaini eta etorkizunean horiek lana eskuratzea errazteko. Gainera, adin txikiko migratzaileen banaketa "orekatua, solidarioa eta bidezkoa" izatea eskatuko dute.

Datorren ostiralean Santanderren egingo den autonomia erkidegoetako presidenteen konferentziari begira, Kanariak, Ceuta eta Melilla hegoaldeko muga diren bezala, Euskal Autonomia Erkidegoa aurrerantzean iparraldeko muga izatea eskatuko du lehendakariak. Halaber, baliabide gehiago eskatuko ditu igarobidean dauden migratzaileak artatzeko.

Horrez gain, Next Generation funtsen kudeaketa autonomikoa proposatuko du lehendakariak, tokiko erakundeek bertatik bertara ezagutzen dituztelako ekoizpen sarearen beharrak eta horien kudeaketa "eraginkorragoa" egin dezaketelako.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X