EH Bildu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Senaturako, Kongresurako eta Europarako hauteskundeetan zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du EH Bilduk

"Abertzaletasunari eta ezker konfederalari" dei egin diete hauteskunde horietan Euskal Herriaren nazio izaera elkarrekin defendatu eta gehiengoak artikulatzeko. EH Bilduren III. Kongresuak aho batez onartu ditu aurkeztu diren hiru ebazpenak. Arnaldo Otegi idazkari nagusi izendatu dute.
EH Bilduren III. Kongresua, Iruñeko Baluarten.
EH Bilduren III. Kongresua, Iruñeko Baluarten.

'Zutunik' lelopean Iruñeko Baluarten egin den EH Bilduren III. Kongresua koalizioaren hurrengo urratsen norabidea markatuko duten ebazpenen aldeko ia erabateko babesarekin amaitu da.

Senaturako, Kongresurako eta Europako Parlamenturako hauteskundeetarako beste alderdi batzuekin batera zerrenda bateratuak osatzea "lehenesteko" ebazpena onartu du EH Bilduren III. Kongresuak, "adostasun zabaleko gutxieneko programa komun bat oinarri hartuta". Hitzordu horretan botoa emateko eskubidea zutenen % 96,3k babestu dute ebazpena.

Maddalen Iriarte EH Bilduren Gipuzkoako bozeramaileak irakurri du bigarren ebazpena, 'Zerrenda bateratuak Euskal Herriaren gehiengoa ordezkatzeko' izenekoa. "EH Bilduk Espainiako Senaturako zein Kongresurako eta Europako Parlamenturako hauteskundeetara nazio zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du, adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat oinarri".

"Herri bat badela, herri horrek eskubideak badituela eta bertan eskubide horiek egikaritzeko gehiengoak osatzen ari direla argi bezain garbi ikusarazteko" dei egin die alderdi subiranistak "gure herriaren nazio izaera onartzen duten edota egungo estatusa eraldatu nahi duten gainerako indar eta eragileei. Abertzaletasunari eta ezker konfederalari zuzentzen gatzaizkie ebazpen honen funtsa herri interesen arabera azter dezaten".

Laura Aznal EH Bilduk Nafarroako Parlamentuan duen bozeramaileak eta Txomin Casteigts EH Baikoak irakurri dute lehen ebazpena, 'Nazio estrategia garatzeko urrats berria' izenekoa, % 98,71k babestu dutena. "Euskal Herria administratiboki zatitua dagen herria" izanik, "inposatutako zatiketaren gainetik, gure herria bere osotasunean barnebilduko duen eta, aldi berean, eremu bakoitzaren berezko ezaugarriak eta ibilbidea errespetatuko duen irismen luzeko estrategia sustatzea" helburu jo du alderdiak.

Ebazpen horren bitartez, EH Bilduk aldarrikatu du "Euskal Herri osoan ezkerreko abertzaletasuna, independentismoa eta subiranotasuna ordezkatuko duen esparru bakarra, amankomuna eta konfederala osatzea beharrezkoa" dela, eta horretarako, dei egin dio EH Bairi "elkarrekin (betiere, indar bakoitzaren identitatea gordez) bide horretaz gogoeta partekatua abiarazteko, bi indarren barne prozedurak kontuan hartuz eta uztartuz".

Pello Otxandiano koalizioak Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak irakurri du hirugarren ebazpena, 'Boterea eta gobernantza demokratizatu' izenekoa. Horren arabera, "gobernua osatzeko aukera duen erakundeetan, tokian tokiko baldintzak eta erakunde bakoitzaren izaera kontuan hartuta, EH Bildu bazterketa dinamikak gaindituko dituen elkarlaneko gobernuak egituratzen saiatuko da, herri parte-hartzea bideratuz eta beste indarrekin ardura eremuak konpartituz". Ebazpen horren alde bozkatu dute eskubidea zutenen % 99,8k. 

Mahai Politiko berria

Arnaldo Otegi EH Bilduko militanteen % 94,44ren babesarekin aukeratu dute alderdiko idazkari nagusi. Zuzendaritza berritu dute, babesen % 90 baino gehiagorekin (hautagaitza bakarra zegoen horretarako). 

Kongresuan, gainera, Sortuk, Eusko Alkartasunak (EA) eta Alternatibak partekatzen duten koalizioaren zuzendaritza taldearen organigrama aldatu dute, Otegiren karguaren izena koordinatzaile nagusitik idazkari nagusira aldatzearekin batera. 

Gainera, hemendik aurrera, 33 lagunez osatutako Mahai Politikoa izango du koalizioak, bi hilean behin bilduko dena. Horrez gain, 16 laguneko Idazkaritza izango da, eguneroko kudeaketa eramango duena, Sorturen ordezkariek osatua erabat. Organo horietako bakoitzak botoen % 90 baino gehiago lortu ditu.

Otegirekin batera, Sonia Jacinto Antolakuntza idazkari izendatu dute, eta Arkaitz Rodriguez, Ekintza Politikoko idazkari, baita eskualdeko eta gaikako kudeaketako hainbat arlotako arduradunak ere.

Mahai Politikoan, Exekutibako kide izango dira Kongresuko, Senatuko eta Europako Parlamentuko bozeramaileak ere, eta Eba Blanco (EA) eta Oskar Matute (Alternatiba) ere Exekutibako kide izango dira, baita EH Bilduk ordezkaritza duen lau lurraldeetako (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa) hiruna ordezkari ere.

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 07/02/2026.- La familia del histórico dirigente socialista asesinado por ETA Fernando Múgica ha celebrado un acto este sábado en el cementerio de Polloe de San Sebastián para conmemorar el 30 aniversario de su muerte. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ruben Mugicak "memoria galtzea" egotzi dio Sanchezi "gaizkileen oinordekoak bazkide bihurtzeagatik"

ETAk duela 30 urte hildako Fernando Mugica buruzagi sozialistaren senitartekoek, erakundeetako ordezkariek eta PSE-EEko kideek omenaldia egin diote gaur Donostiako Polloe hilerrian. Ekitaldian, Ruben semeak Pedro Sanchez kritikatu du "memoria galtzeagatik" eta "gobernuaren ekintza merkatu txiki bat bihurtzeagatik". Horren ustez, "gaizkileen oinordekoak bazkide" egin ditu Sanchezek eta ezberdin pentsatzen dutenei "faxista" deitu.  Era berean, terrorismoaren biktimak berdin tratatzea eskatu du eta ezker abertzaleari "ezagutzen dituzten terroristen izen-abizenak jakinaraztea". 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk salatu du Espainiako Estatuak ez duela oraindik aitortu Martxoaren 3an izan zuen parte-hartzea

EH Bilduk martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrena gogoratzeko antolatu duen kartelen erakusketa inauguratu du Gasteizko egoitzan. 1976ko langileen erreibindikazioek egun ere erreibindikazio izaten jarraitzen dutela salatu, eta garai hartan bezala gaur ere diktadoreak daudela esan dute, besteak beste Trump eta Milei aipatuz. Egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatu, eta Espainiako Gobernuari ardurak aitortzeko eskatu diote berriz ere.

SAN SEBASTIÁN, 07/02/2026.- La portavoz del PNV en el Congreso, Maribel Vaquero, ha hecho declaraciones a los medios de comunicación este sábado en San Sebastián sobre asuntos de actualidad política. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juntsek ezkutu sozialaren aldeko botoa ematea espero du EAJk

Berrerorle eta etxegabetzeen inguruan EAJk Madrilen itxi dituen akordioek populismoaren aurrean politika egiteko beste modu bat badagoela erakusten dutela adierazi du Maribel Vaquero Kongresuko bozeramaileak. Jeltzaleek moderazioa eta zentraltasuna ordezkatzen dutela esan du, eta Podemosek azkenik babes sozialaren alde bozkatuko duela jakin eta gero, Junts ezezkotik ateratzea espero duela gaineratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X