TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Glaziarren eguna, Heathrow itxita, eta Hondarribiko surf irakaslearen aurkako epaiketa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Marmolada glaziarra, Italian
Marmolada glaziarra, Italian. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko martxoaren 21ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Glaziarren munduko eguna: EITBren Primeran plataformak "Glaziarrak agurtzen" dokumental sorta estreinatuko du ostiral honetan, Glaziarren Munduko Egunarekin bat eginez; izan ere, adituen aurreikuspenen arabera, 2050. urterako ez da glaziarrik geratuko Pirinioetan, eta horretaz ohartaraztea helburu du saioak. Ikerlarien arabera, egoera hobetu ezean, 30 urteren buruan Pirinioetako glaziarrak desagertu egingo dira. Pirinioetan 100 glaziar baino gehiago zeuden 1850ean, 39 1984an, 21 2020an eta 18 2022an.

- Heathrow aireportua, itxita: Londreseko Heathrow aireportua itxita egongo da egun osoan, aireportua hornitzen duen azpiestazio elektriko batean izandako sutearen ondorioz. Nahiz eta Euskal Herriko aireportuarekin lotura zuzenik ez izan, Europan joan-etorri gehien dituen aireportuaren itxierak eragina izango du mundu osoko aire trafikoan.

- Hondarribiko surf irakaslearen aurkako epaiketa: Aldeek beren ondorioak azalduko dituzte, eta, auzipetuari azken hitza aukera eman ondoren, Hondarribiko surf irakaslearen aurkako auzia epaiaren zain geldituko da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X