EUSKO JAURLARITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk salatu du Jaurlaritzak "inpunitate" mezua zabaldu duela Alfonso Arriola mailaz igota

Ustelkeriagatik zigortu zuten Arriola 'De Miguel auzia' argitzeko epaiketan. Orain egun batzuk, laguntza publikoen banaketak erabaki behar dituen batzorde bateko presidente izendatu dute. Imanol Pradales lehendakariaren arabera, lehiaketa publikoen barruko prozedura bete da.
Alfonoso Arriola, 'De Miguel auzia'-ren epaiketan (erdian)
Alfonoso Arriola, 'De Miguel auzia'-ren epaiketan (erdian). Argazkia: EITB Media

"Etikoki ez da onargarria Alfonso Arriola, prebarikazio delitu baten parte izateagatik kondenatua, laguntza publikoen banaketaz erabaki behar dituen batzorde baten presidente izendatzea". Hitzokin salatu du EH Bilduk Alfonso Arriola 'De Miguel auzia'n ustelkeriagatik zigortutako Arabako EAJren goi kargudun ohiaren izendapena.  Basogintzako inbertsioekin lotutako laguntza publikoak ('Handitu Egurra 2025' programa) kudeatuko dituen balorazio batzordearen presidente izendatu dute.

"Harriduraz eta kezkaz" hartu du berria koalizio abertzaleak, eta "ulertezina bezain onartezina" dela iritzi dio. Ohar batean, EH Bilduk esan du Eusko Jaurlaritza "inpunitate mezua bidaltzen" ari zaiola gizarteari.

"Zer pentsa dezake jendeak horrelakoak ikusten dituenean? Ba, agintean dauden alderdiek ustelkeria toleratzen dutela kondenatuak euren kideak direnean, eta toleratu baino gehiago, kondenatuei babesa ematera eta promozionatzera ere iristen direla", dio idatziak.

Hori dela eta, EH Bilduk Arriolaren izendapena dela eta azalpenak eman ditzala eskatuko dio Jaurlaritzari Eusko Legebiltzarrean, hurrengo kontroleko osoko bilkuran, eta gaur bertan Lamia Arcas legebiltzarkideak informazioa eskatuko dio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuari, "argi dezan zein diren Arriola mailaz igotzeko izan dituzten arrazoiak eta justifikazioak".

"Prozedura bete da"

Bere aldetik, Imanol Pradales lehendakariak defendatu du lehiaketa publikoen "barruko prozedura bete" dela Arriola mailaz igotzeko.

Eusko Legebiltzarraren atarian egindako adierazpenetan, Gasteizeko gobernuburuak azaldu du "lehiaketa publiko bidez plaza lortu duen karrerako funtzionarioa" dela Arriola. "Egonkortze prozesuen barruan egindako lehiaketa publikoan lortu du plaza, eta Gobernuak ez du horri buruz ezer esateko, barruko prozedurak bete direlako".

Bere hitzetan, "errespetatu" egin behar dira prozedura horiek.

Miñaoko parke teknologikoaren gerentea izan zen Arriola, eta lau urteko inhabilitazioa ezarri zioten prebarikazioagatik, kontratu publikoen manipulazioan esku-hartzea leporatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X