berrarmatzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek 10.471 milioi gehiago bideratuko ditu Defentsara, aurten gastua BPGaren % 2ra hel dadin

Espainiako Gobernuak, hortaz, men egin die defentsara bideratutako gastua handitu dezan NATOk eta Europar Batzordeak egindako eskaerei, gaur onartutako defentsarako planarekin. Nabarmendu duenez, gastu gehigarria ez da gizarte politiken bizkar egingo, eta ez da Kongresuan bozkatuko.
Sánchez, Moncloan egin duen agerraldian.
Sánchez, Moncloan egin duen agerraldian. EFE

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri duenez, Espainiako Estatuak 10.471 milioi euro gehiago bideratuko ditu segurtasun eta defentsa arloetara, eta hala, bi horien gastua Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 2ra helduko da aurten bertan.

Sanchezek agerraldia egin du Moncloan, ministroen kontseiluaren bileraren ostean, eta bertan egin du iragarpena. Zehaztu duenez, Espainiako aurrekontuetatik aterako du dirutza, eta nabarmendu duenez, ez du gizarte gastuko "zentimo bat ere" ukituko.

NATOk eta Europako Batzordeak (EB) hilabeteak daramatzate bazkideei defentsara bideratutako gastua handitzeko eskatuz. Gaur-gaurkoz, Espainiako Gobernuak BPGaren % 1,4 bideratzen du Defentsara.

Azpimarratu duenez, inbertsio gehigarria gizarte edo ingurumen gastua jaitsi gabe, zergak igo gabe eta zorpetzea handitu gabe egingo du Espainiako Gobernuak. Plana finantzatzeko iturriez itaunduta, honakoak aipatu ditu Sanchezek: Europako funtsen diru-partida batzuk —zibersegurtasunera bideratutakoak, adibidez— berriro antolatuta; Gobernuaren "kudeaketa zorrotzari esker" lortutako aurrezkiak eta datu ekonomiko onak baliatuta, eta 2023ko aurrekontuetan jasota zeuden eta jada erabiltzen ez diren partida batzuk erabilita.

Sanchezek berak martxoaren amaieran jakinarazi zuen arlo horretan Espainiarako plan bat prestatzen ari zela, eta hori da, hain justu, gaur ministroen kontseiluak onartutakoa. Zehaztu duenez, bihar, asteazkenarekin, bidaliko du testua EBra eta NATOra.

Kazetarien galderei erantzunez, nabarmendu du plan horrek ez dakarrela "aurrekontu hazkunderik", eta, hortaz, ez duela Gorte Orokorren "onespenik behar". Bestela esanda, ez dute Kongresuan bozkatuko. Dena dela, Sanchezek iragarri du Behe Ganberara joango dela, egitasmoa aurkeztera.

Azkenik, aitortu du Sumar koalizio gobernuko kidea defentsa gastua handitzearen kontra zegoela, eta testuari "zuzenketak" aurkeztu dizkiola. Yolanda Diazek zuzentzen duen alderdiaren ustez, gastuaren igoera "gehiegizkoa" da. Sanchezen esanetan, "elkarren arteko aldeak elkarrizketaren eta errepestuaren bidez" kudeatu dituzte.

Militar, zibersegurtasun eta armamentu gehiago

Inbertsioaren heren bat pasatxo (% 35) indar armatuen agente kopurua handitzera eta euren lan baldintzak eta ekipamendua hobetzera bideratuko dute. Beste heren bat "telekomunikazio eta zibersegurtasun gaitasun berriak izateko gailuak fabrikatu edota erosteko" erabiliko dute.

Inbertsioaren % 19 "defentsa eta disuasio ekipo berriak fabrikatzeko eta erosteko" baliatuko dute, eta % 17, indar armatuek Espainiako larrialdiei eta hondamendi naturalei erantzuteko behar dituzten baliabideak ordaintzeko. Planaren bosgarren diru-partida Espainiak munduan zehar dituen 16 bake-misioetan dabiltzan 3.000 efektiboen segurtasuna bermatzeko erabiliko dute.

"Duela hainbat urte Defentsan egin beharreko gastuaz galdetu izan balidate, erantzuna beste bat litzateke. Gu ez gara aldatu, mundua da aldatu dena", esan du egitasmoa justifikatzeko.

Erreakzioak

Monica Garcia Mas Madrideko buru eta Osasun ministroa (Sumar) ez dago ados Sanchezek iragarritako defentsako gastuarekin, eta argi utzi du "desadostasun osasuntsu" horiek dituztela, koalizio Gobernu aurrerakoiarekiko "leialtasunetik" abiatuta.

Bestalde, PPk Espainiako gobernuburuaren premiazko agerraldia eskatu du Kongresuan, egitasmoa azal dezan; izan ere, bere ustez, gobernuak Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartuta ez dituenez, planak Parlamentuaren "bozketa behar du". Cuca Gamarra idazkari nagusiak "onartezintzat" eta "autoritariotzat" jo du Sanchezek defentsa egitasmoa Kongresura ez eramatea.

Ione Belarra Podemoseko buruzagiak esan du bere alderdia ez litzatekeela sekula "inoizko gastu militar handiena" egiten duen gobernu bateko kide izango, eta bakearen aldeko eta gerraren aurkako mobilizaziorako deia egin du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X