ESPAINIAKO GOBERNUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek Presidenteen Biltzarra deituko du uztailaren 6rako, Batzelonan

Joan den abenduaren 13an bildu ziren azkenekoz erkidegoetako presidenteak, Santanderren. Etxebizitza, migrazioa eta finantziazioa izan zituzten hizpide, besteak beste, baina akordiorik gabe amaitu zen hitzordu hura.
20241213102127_conferencia-presidentes_
Abenduan Santanderren egindako Presidenteen Biltzarreko familia-argazkia. Argazkia: EFE

Uztailaren 6an, Bartzelonan. Egun eta toki horretan deituko du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren buruak Presidenteen Biltzarraren hurrengo hitzordua. Bihar jakinaraziko zaie ofizialki erkidegoei eta Lurralde Politikarako Ministerioa arduratuko da prestatzeaz.

Presidenteen Biltzarraren 28. bilera izango da uztailekoa. Aurrekoetan bezala, 17 erkidegoetako presidenteak eta Zeuta eta Melillako gobernuburuak elkartuko dira. Joan den abenduaren 13an egin zuten azken batzarra, Santanderren, eta orduan jada iragarri zuten hurrengo geltokia Bartzelona izango zela, Salvador Illa Generalitateko presidenteak hala eskatuta.

Besteak beste, etxebizitza, finantziazio autonomikoa, migrazioa eta osasun sistemaren egoera landu zituzten Santanderren, baina ez zuten ezer adostu. Finantzaketa ereduak eta migrazioaren gaiak piztu zuten ika-mika handiena, bereziki PPk gobernatzen dituen erkidegoek Sanchezen proposamen aurka agertutako jarreragatik.

Araudiaren arabera, gutxienez urtean bitan deitu behar da Presidenteen Biltzarra, eta hogei eguneko aurrerapenarekin jakinarazi, baldin eta ez bada premiazko deialdi bat.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

AME6410. BELÉM (BRASIL), 07/11/2025.- El presidente del Gobierno de España, Pedro Sánchez, habla durante la cumbre de líderes de la COP30 este viernes, en el Centro de Convenciones Hangar en Belém (Brasil). Sánchez anunció una contribución añadida por parte de España de 45 millones de euros a la lucha contra el cambio climático y ofreció a su país para avanzar en ese camino y hacer frente al riesgo que suponen los negacionistas. EFE/ Antonio Lacerda
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Espainiako Gobernuak 2027ra arte lanean jarraituko duela ziurtatu du Sanchezek

Brasilen Nazio Batuen Erakundeak klimaren inguruan deitutako COP30 goi-bilera hasi aurretik agintariek izandako bileran parte hartu ostean emandako prentsaurrekoan, Pedro Sanchezek esan du Junts "oso serio" hartzen dutela, baina legegintzaldia amaitzearen aldeko apustua egin du, "ahaleginak merezi duelako"; izan ere, "Espainia azken 45 urteetako unerik onenetako bat igarotzen ari da". Sanchezen arabera, Gobernuak 2026rako aurrekontu-proiektua aurkeztuko du, baina, kontu berriak onartu zein onartu ez, "Espainiak aurrera egiten jarraituko du, eta Gobernuak bere bide-orriarekin jarraituko du 2027an legegintzaldi hau amaitu arte".

Ibone Bengoetxea
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

 Jaurlaritzaren arabera, EAEko erakunde publikoen % 35ek ez dute euskarazko akreditazio-maila "benetan" betetzen 

Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxeak jakinarazi duenez, EAEko erakundeen % 35ean "ez da benetan egiaztatu" euskarazko hizkuntza-egiaztapenaren indizea. PPk "gaztelania hiztunen diskriminazioa" salatu arren, popularrak "ez daude batere kezkatuta" % 35 horrekin, eta horrek argi islatzen du PP nolakoa den, Bengoetxearen iritzian.

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Lehendakariak esan du ezker abertzalea sistemara hurbildu dela baina euskal gizartearekin oraindik zor etiko izugarria duela

Amaia Martinez VOXeko legebiltzarkideak "ezker erradikalak euskal politika munduan gero eta protagonismo gehiago" izatearen gainean galdetu dio lehendakariari. Pradalesek esan dio ezker abertzalea erakunde sistemara etorri dela azkenean, nahiz eta oraindik euskal gizartearekin zor etiko izugarria duen, eta PSE-EErekin duen koalizio gobernua defendatu du. 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X