Gerra komertziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpen muga-zergen harira, negoziazioan sinestea eskatu du Monterok

"Muga-zergen politika ez da ona Europarentzat, ezta AEBrentzat edota munduko merkataritzarentzat ere", nabarmendu du Espainiako Gobernuko lehen presidenteordeak.
Espainiako Gobernuko lehen presidenteorde eta Ogasun ministro Maria Jesus Montero
Espainiako Gobernuko lehen presidenteorde Maria Jesus Montero. Argazkia: Europa Press

Espainiako Gobernuko lehen presidenteorde eta Ogasun ministro Maria Jesus Monterok eskatu du "negoziazioari aukera bat ematea", AEBko presidente Donald Trumpek muga-zergen harira egindako azken iragarpenaren aurrean. Hain zuzen ere, ekainetik aurrera Europari % 50eko muga-zergak ezarriko dizkiola esan zuen atzo Trumpek.

Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Monterok "zuhurtzia" eta "negoziazio taldean sinestea" galdegin du. Zentzu horretan, adierazi du espero duela "lehenbailehen irtenbide bat bilatzea, eta ezein sektorerengan ondoriorik ez izatea".

"Muga-zergen politika ez da ona Europarentzat, ezta AEBrentzat edota munduko merkataritzarentzat ere", nabarmendu du. "Dena den, ez gara espekulatzen ibili behar, tentsioa areagotzen baita", izan ere, "negoziazioek beren dinamika eta garapena dute, eta horretan sinetsi behar dugu".

Bestalde, datorren asteartean Europako Parlamentuan galegoaren, katalanaren eta euskararen ofizialtasunarekin lotuta egingo duten bozketaz hitz egin du, eta azpimarratu du "aberasgarria" dela "Estatuan dugun hizkuntz aniztasuna". 

Zure interesekoa izan daiteke

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten, ez aitarekin ez inorekin"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garain, musukoak erosteko lehiaketa publikoetatik irabaziak ateratzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X