Ekainetik aurrera % 50eko muga-zerga ezartzeko mehatxua egin dio Trumpek EBri
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentearen ustez, Europar Batasunarekin egindako negoziazioek "ez dute fruiturik eman", eta, hori dela eta, ekainaren 1etik aurrera EBko produktuei % 50eko muga-zerga ezartzeko gomendatu du.
"Haiekin ditugun elkarrizketak ez dira fruiturik ematen ari. Beraz, 2025eko ekainaren 1etik aurrera Europar Batasunari % 50eko muga-zerga zuzena jartzeko gomendatzen dut", iragarri du Trumpek Truth Social sarean duen profilaren bidez. "Produktua Estatu Batuetan fabrikatzen bada, ez da inolako muga-zergarik aplikatuko", gaineratu du.
Etxe Zuriko maizterrak berretsi duenez, merkataritza arloan "AEBz baliatzeko helburuarekin sortu zuten" Europar Batasuna.
Horren harian, besteak beste, EBren merkataritza oztopoak, BEZa, zigor korporatibo "barregarriak", merkataritza oztopoak, diru-manipulazioak, enpresa estatubatuarren aurkako "justifikaziorik gabeko" eskaerak direla eta, Ameriketako Estatu Batuekiko merkataritza defizita sortu dute, eta "kopuru erabat onartezina da", Trumpen aburuz.
Kontrakoa esan eta ordu batzuetara, Trump ziur agertu da Europar Batasunak ez duela azkenean muga-zergarik ordaindu beharko, "enpresak bidali eta lantegiak AEBn eraikiko dituelako".
Adierazpen horien aurrean, Maros Sefcovic Europar Batasuneko Merkataritza komisarioak bi aldeei mesede egingo dien akordio bat bilatzeko "erabateko konpromisoa" helarazi dio AEBri.
"Europako Batzordea zintzotasunez lan egiten jarraitzeko prest dago. EBren eta AEBren arteko merkataritza paregabea da, eta errespetuan oinarritu behar da, ez mehatxuetan. Gure interesak defendatzeko prest gaude", adierazi du X sare sozialean.
Sefcovicek Howard Lutnick AEBko Merkataritza idazkariarekin eta Jamieson Greer ordezkariarekin telefonoz hitz egin ostean egin ditu adierazpenok.
Muga-zerga Appleri
Bestalde, AEBko presidenteak iragarri du Applek % 25eko muga-zerga ordaindu beharko duela AEBn saltzen diren baina AEBtik kanpo ekoizten diren iPhone telefonoen truke.
"Aspaldi jakinarazi nion Appleko Tim Cooki Ameriketako Estatu Batuetan saltzen diren iPhoneak herrialde horretan fabrikatzea eta muntatzea espero dudala, ez Indian, ezta beste inon ere", azaldu du.
Trumpen mehatxuek Europako burtsak astindu dituzte
Europako burtsa nagusiek galerak izan dituzte gaurko saioan. Kontinente zaharreko merkatuak orekan mugitzen ari ziren, baina 14:00ak aldera bat-batean % 2 baino gehiago jaitsi dira, Trumpek mezuak Truth Social sare sozialean argitaratu ostean. Hala ere, itxieran, burtsek beherakadak arindu dituzte.
Milan izan da galeren buru Europan, % 1,94 galduta. Parisek % 1,65 egin du behera, luxuaren sektoreak bultzatuta; Frankfurtek, % 1,54; eta Madrilek, % 1,18, nahiz eta 14.100 puntuei eutsi.
Kapitalizazio handieneko Europako enpresek kotizatzen duten Euro Stoxx50 indizeak % 1,81 egin du behera, eta Londresek, % 0,24.

Zure interesekoa izan daiteke
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.
AEBk Kuwaiten duen base militar baten aurkako erasoa aldarrikatu du Iranek
Irakeko Gobernuak ukatu egin du bere lurraldearen barruan erasoak baimendu izana, Estatu Batuetako presidenteak aste honetan ziurtatu ostean Saudi Arabiarekin batera eta Irakekin koordinatuta egin zituztela erasoak. Bestalde, Itsaso Gorria babesteko nazioarteko koalizio baten sorrera iragarri du Saudi Arabiak.
AEBk eta Saudi Arabiak Iranen aldeko miliziei eraso egin diete Iraken, drone bidezko eraso baten ondoren
Bonbardaketek Herri Mobilizazioaren Indarretako 20 kide hil eta 32 zauritu dituzte gutxienez, eta Irakek larrialdiko bilera deitu du tentsioak gora egin duelako.
Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du
Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.