Trebiñuren anexioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trebiñu Araban sartzea bultzatuko duen mahaia eratu dute hiru talde politikotako zinegotziek

EAJ-PNV, EH Bildu eta Trebiñuko Agrupación Independiente taldeetako kideak arituko dira ekimen honetan, baina beste alderdiei gonbidapena luzatu diete "egoera politiko eta administratibo zaharkitu" horrekin amaitzeko. Erakunde guztiekin hitz egin eta herritarren parte-hartzea bultzatu nahi dute.
Trebiñu. Irudia: EITB.
Trebiñu. Irudia: EITB.

Trebiñuko eta Argantzongo hiru talde politikotako zinegotziek Trebiñuko barrendegia Araban sartzeko helburuarekin lan egingo duen mahaia aurkeztu dute astearte honetan. EAJ-PNVko, EH Bilduko eta Trebiñuko Agrupación Independiente taldeko zinegotziak bildu dira ekimen honetan.

Argantzongo Pablo Ortiz de Latierro zinegotziak azaldu du bi herriok Araban "modu efektiboan" sartzea dela mahaiaren azken helburua. Horretarako, lehen pausua izango da barrendegiaren egoeraren eta bertako biztanleek bizi dituzten "bidegabekerien" analisia egitea. Ondoren, barrendegiko erakunde eta gizarte-eragileekin elkarlana bultzatu nahi dute, hainbat plan eta proiektu osatzeko.

Horrez gainera, "Trebiñuren auzian" inplikatutako erakunde eta agente guztiekin hitz egin nahi dute eta herritarren parte-hartzea bultzatu nahi dute.

"Aldarrikapen historikoa" izateaz gainera, Trebiñu Arabako parte izatea "gaur egungo biztanleen gehiengoaren apustua dela" azpimarratu du Ortiz de Latierrok.

Hori dela eta, ekimen honek bide horretan aurrera egiteko konpromisoa duela jakinarazi du.

Hiru alderditako zinegotziek hartzen dute parte mahai honetan baina gainerako alderdietako kideak ere gonbidatu dituzte "egoera politiko eta administratibo zaharkitu" horrekin amaitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X