euskara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Enplegu publikoan euskara legez babesteko bere proposamenari azken ukituak ematen ari da EAJ

Datozen egunetan PSE-EErekin proposamen hori adosteko "azken saiakera" egingo dutela aurreratu dute jeltzaleek. Anduezak atzo Euskadi Irratian esan zuenez, bere alderdiak lan-eskubideak lehenetsiko ditu hizkuntza-eskubideen aurretik.
VITORIA, 03/06/2025.- Los máximos dirigentes de los dos partidos que sustentan al Gobierno Vasco, Aitor Esteban (i) del PNV y Eneko Andueza del PSE-EE,  han presentado este martes en Vitoria la proposición de ley de medidas urgentes en materia de vivienda. EFE / L. Rico

EH Bilduk euskarari segurtasun juridikoa emateko Enplegu Publikoaren Legearen erreforma erregistratu eta biharamunean, EAJk baieztatu du asteak daramatzala enplegu publikora sartzeko prozesuetan hizkuntza eskubideak bermatu daitezen proposamen bat lantzen. Gaineratu du datozen egunotan PSE-EErekin proposamena adosteko "azken saiakera" egingo duela. 

Onda Vascan egindako elkarrizketa batean, Jone Berriozabal Arabako EAJko presidenteak aitortu du espero duela jeltzaleek eta PSE-EEk aste honetan akordioa ixtea. Bere alderdiak "nolanahi ere" esan du "egin behar duena" egingo duela, alegia, "pauso bat aurrera" eman "euskararen normalizazioan aurrera egiteko". Eta horren neurriak aktiboki martxan jartzea beharrezkotzat ikusi du.

Euskararen aurkako epaien aurrean kezka adierazi du Berriozabalek; izan ere, "sentsibilitate desberdinen artean historikoki lortutako adostasunak murrizten ari dira", bere ustez, eta zalantzan jartzen ari da "administrazio publikoan euskararen erabilera normalizatzeko egindako lana".

Nolanahi ere, ikusteko dago alderdi sozialistarekin akordiorik izango ote den, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak atzo Euskadi Irratian argi utzi baitzuen eurek ''hizkuntza-eskubideen eta lan-eskubideen artean, lan-eskubideak lehenetsiko dituztela.

Euskara biziberritzeko nazioarteko biltzarra, 2027an

Bistakoa zen astelehenean Bilbon egindako "Euskararen Jauzi Kualitatiboa" ekimenean Imanol Pradales lehendakariak esandakoak eztabaida piztuko zuela. Gogoratu behar da lehendakariak iragarri zuela Jaurlaritzak euskara biziberritzeko nazioarteko biltzarra egingo duela 2027an

Eta lehen adierazpenak hurrengo goizean iritsi ziren. Pello Otxandianok EH Bilduren bozeramaleak Naiz irratiari atzo eskainitako elkarrizketan esan zuen euskarak behar duen jauziak "ezin duela bi urte itxaron", eta jakinarazi zuen Enplegu Publikoaren Legearen erreforma erregistratuko zuela, euskarari lege-babesa bermatu asmoz.

Taldearen asmoa da "bi hizkuntzen eskakizuna orokorra izatea", eta "salbuestea, betiere modu justifikatuan eta objektiboan, botere publikoek zehaztutako lanpostuak". Kasu horietan, euskara-eskakizuna meritu gisa baloratuko litzateke.

EH Bilduk euskarari lege-babesa bermatu asmoz gaur Legebiltzarrean erregistratu duen Enplegu Publikoaren Legearen erreforma "atal gehigarri" moduan ikusten du Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaleak, baina horren arabera euskararen biziberritzea ez da etorriko ''lege zehatz batean aldaketa puntual bat eginez''. 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X