BATZORDE EXEKUTIBO FEDERALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSOEk Jose Luis Abalos kanporatu du, espedientea ireki eta 15 hilabetera

Alderdi Sozialistaren Batzorde Exekutibo Federalak Garraio ministro izandakoa alderditik kanporatzea onartu du. Bestalde, Santos Cerdan Antolakuntza idazkari ohiak gaur entregatuko du diputatu akta.
Abalos

Jose Luis Abalos, Garraio ministro ohia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

PSOEren Batzorde Exekutibo Federalak Jose Luis Abalos alderditik kanporatzea erabaki du, Antolakuntza idazkari eta Garraio ministro ohiari espedientea zabaldu eta 15 hilabetera.

Gaur goizean kanporatu dute Batzorde Exekutibo Federalak oniritzia eman ostean, Alderdi Sozialistak ohar bidez jakinarazi duenez.

2024ko otsailean,  PSOEk behin-behinean militantzia bertan behera utzarazi zion Abalosi, eta alderditik kanporatzeko espedientea zabaldu zion 'Koldo auzia' dela eta Garraio ministro zenean Koldo Garcia aholkulari izendatzeagatik.

Santos Cerdanek gaur entregatuko du diputatu akta

Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak idatzi bat bidali du Auzitegi Gorenera, gaur bertan diputatu aktari uko egingo diola irartzeko.

Pasa den astean, Leopoldo Puente Goreneko magistratuak diputatu akta uzteko asmoari eusten ote zion galdetu zion militante sozialistari.

Idatzi horren arabera, gaur egingo dio uko bere diputatu aktari eta, hortaz, forudun izateari utziko dio.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X