CERDAN AUZIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSNk, Geroa Baik, Zurekin Nafarroak eta EH Bilduk ikerketa batzordea osatzea adostu dute

Cerdan auziko azken berriak ezagutu ondoren adostu dute neurria. Guardia Zibilak egindako txostenean agertzen diren enpresei egin zaizkien esleipenak aztertuko ditu batzordeak, eta uda honetan bertan hasiko da lanean.

PARLAMENTO DE NAVARRA NAFARROAKO PARLAMENTUA
Nafarroako Parlamentua. Argazkia: EITB.

PSN, Geroa Bai, Zurekin Nafarroa eta EH Bildu parlamentu-taldeek Nafarroako Parlamentuan ikerketa batzorde bat sortzea adostu dute. PSNko hainbat alderdikide zipriztindu dituen auziaren inguruan Guardia Zibilak egindako txostenean aipatzen diren enpresei Foru Gobernuak egin dizkien esleipenak aztertuko ditu batzorde horrek.

Lau talde politikoek irailera arte ez itxarotea eta batzordea lehenbailehen martxan jartzea erabaki dute. Gaur sinatutako eskaerak batzordearen lanak uda honetan bertan hastea ahalbidetuko du.

Hedabideetara bidalitako ohar batean, Geroa Baik azpimarratu du azken egunotan ezagutu den informazioa "oso kezkagarria" dela eta "erakundeekiko konfiantza ahultzen" duela.

Bestetik, Zurekin Nafarroa taldeak prentsa-ohar bidez jakinarazi duenez, "gardentasun instituzionalaren aldeko urrats garrantzitsua” da batzordea eratzea. "Akordio honek agerian uzten du kontuak emateko eta herritarrei beharrezko azalpen guztiak emateko konpromisoa duela gehiengo aurrerakoiak", adierazi dute.

Alderdiko ordezkarien iritzian, proposamen honek UPNk eta PPk Voxekin batera aurkeztutakoak baino "anbizio eta berme handiagoa du", hark Belateko obren gaineko ikerketa bakarrik eskatzen zuelako.

Azkenik, Nafarroako Parlamentuak auzian parte hartzearen alde egin du EH Bilduk. "Ziurgabetasun maila handi bati eta errealitate oso aldakor bati aurre egin behar diogu, eta EH Bilduk zentzutasunetik, zorroztasunetik eta zintzotasun politikotik helduko dio", horren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X