CERDAN AUZIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cerdanek asteazkeneko bere deklarazioa bertan behera uzteko eta uztailera atzeratzeko eskatu dio epaileari

Auziaren konplexutasuna eta duen oihartzun soziala aipatu ditu idatzian buruzagi sozialista ohiaren abokatuak, data atzeratzea eskatzeko. 

 

santos cerdan
Santos Cerdan, atzo. Argazkia: EFE

Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari izandakoak Leopoldo Puente Auzitegi Goreneko epaileari eskatu dio asteazkenerako deituta dagoen bere deklarazioa atzeratu eta uztailerako data berri bat ezarri dezala. ‘Koldo auzia’ delakoan inputatu gisa deklaratu beharko du buruzagi sozialista ohi nafarrak, legez kanpoko eskupekoak jaso zituelakoan, lan publikoen esleipenen truke.

Benet Salellas abokatuak aurkeztutako idatzian, auziaren  tamaina eta konplexutasuna aipatzen dira, data atzeratzea eskatzeko. Auzipetuei leporatzen zaizkion delituen izaera ezberdina eta gaiaren oihartzun soziala erabili dira argudio gisa.

Eskaria atzera botako balute, defentsak testuan aurreratu du ekainaren 25eko hitzorduan bere bezeroak ez deklaratzeko duen eskubidea baliatuko duela, eta berriro eskatuko duela deklarazioa atzeratzea.  

Defentsa behar den denbora eta baliabideekin prestatzeko edozein ikertuk duen eskubidea Giza Eskubideen Europako Hitzarmenean jasota dagoela gogoratu du Salellas abokatuak, auziari buruzko espedientea aztertu eta defentsa estrategia behar bezala prestatzeko denbora ez duela izan azaltzeko.

Joan den astean zabaldutako Guardia Zibilaren UCO unitatearen txosten baten arabera, Cerdanek obra publikoen kontratuetan legez kanpoko komisioak kobratzen zituen. Ikertzaileek uste dute politikari nafarra zela Jose Luis Abalos Garraio ministro ohiarekin eta azken horren aholkulari zen Koldo Garciarekin batera osatzen zuen sarean eskupekoak kudeatzen zituena. 

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X