Epaileak baztertu egin du Abalos eta Koldo Garcia espetxera bidaltzea, eta kautelazko neurriei eutsi die
Hortaz, magistratuak ez du onartu Alderdi Popularra buru duen akusazioak eskatutako behin-behineko kartzelaldia. Jose Luis Abalos Garraio ministro ohiak adierazi du zabaldu diren grabaketetan ez duela bere ahotsa ezagutzen. Are gehiago, grabaketak ez ote dituzten manipulatu susmoa azaldu du. Koldo Garciak, berriz, ez deklaratzea erabaki du.
Leopoldo Puente Auzitegi Goreneko magistratuak baztertu egin du astelehen honetan Jose Luis Abalos Garraio ministro ohi eta PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak eta Koldo Garcia aholkulari ohia behin-behinean espetxera bidaltzea, eta atzera bota du PPk gidatutako herri-akusazioek eskatutakoa. Hala, bien aurkako kautelazko neurriak mantentzea erabaki du.
Epaileak deklaratzera deitu zituen biak, Abalosek zuzentzen zuen ministerioko ustezko ustelkeria sarearekin zerikusia zutelakoan. Datorren astelehenean, ekainaren 30ean, Santos Cerdanen txanda izango da.
Abalos protesta oihuen artean iritsi da Auzitegira, eta 10:00ak pasatxoan deklaratu du Auzitegi Gorenean. Adierazi duenez, zabaldu diren grabaketetan ez du bere ahotsa ezagutzen. Are gehiago, grabaketak ez ote dituzten manipulatu susmoa azaldu du. Hala, Leopoldo Puente epailearen aurrean ukatu egin du ustezko ustelkeria sarearekin zerikusirik izan duela.
Koldo Garciak, bere aldetik, goizean eskatu du bere agerraldia atzeratzeko. Baina epaileak eskaria baztertu du, azpimarratuta ikerketapekoek ez dutela erabakitzen auzitegien agenda zelakoa den. Halaber, ohartarazi dio gaur agertu ezean, haren kontrako neurri gehiago hartuko zituela. Hala, 12:00ak aurretik iritsi da auzitegira "ustel" oihu artean. Nolanahai ere, ez deklaratzeko hautua egin du.
Herri akusazioek behin-behineko espetxealdia eskatu dute Abalosentzat, baina epaileak baztertu egin du neurria, eta fiskaltzak eskatzen zuen kautelazko neurriei eustea erabaki du; hau da, pasaportea kendu eta 15 egunetik behin epaitegira ager dadila.
Hirugarrenez joan dira ministro ohia eta horren aholkulari ohia Gorenera. Oraingo honetan, instruktoreak Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboaren (UCO) txostenaren ondoren deitu die; izan ere, dokumentu horrek Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohiaren ustezko inplikazioa azaleratu zuen.
Nafarroako Gobernua ez da akusazio partikular gisa aurkeztuko
Maria Chivitek zuzendutako Gobernuak joan den astean erabaki zuen akusazio partikular gisa aurkeztea, eta magistratuak uko egin dio haren gobernuak egindako eskaerari, ez baitu zehaztu zer egitatek ekarriko luketen auziaren kaltedun izatea. Izan ere, Guardia Zibilaren azken txostenean aipatutako enpresetako batzuk Foru Gobernuaren obra publikoetako esleipendunak dira, eta hori dela eta egin zuen eskaera Chiviteren gobernuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Abalos, Koldo Garcia eta Aldamaren aurkako epaiketa hasi da, maskaren erosketan ustezko iruzurrengatik
Fiskaltzak 24 urteko espetxe-zigorra eskatu du ministro ohiarentzat, 19 urte Garciarentzat eta 7 urte Aldamarentzat. 70 lekuko baino gehiago agertuko dira Auzitegi Gorenean.
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.