AUZITEGI NAZIONALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Akordioa erdietsita, espetxea saihestuko dute presoen ongietorriak antolatzeagatik auzipetutako 6 kideek

2 urteko espetxea ezarri zaie, eta hainbat baldintza beteta, bertan behera geratuko da. Besteak beste, ezingo dute parte hartu biktimak umiliatzea eragin dezakeen ekitaldietan. Auzipetuek onartu egin dute antolatu zituzten ongietorriekin biktimei min egin zietela. 

 

 

18:00 - 20:00

Presoei ongietorriak antolatzeagatik auzipetutako ezker abertzaleko sei kideak ez dira espetxera joango,  Fiskaltzarekin eta akusazioekin akordioa erdietsi ondoren, astelehen honetan Auzitegi Nazionalean abiatu den epaiketan. Ostegunera arte zen luzatzekoa, baina saioa hasi orduko epaileak akordioa irakurri eta auzipetuek banan-banan onartu dute bertan jasotakoa.  Antolatu zituzten ekitaldiekin "biktimak umiliatu" eta horiei "kalte psikologikoa" eragin zietela aitortu dute. 

Oihana Garmendia, Aimar Altuna,  Oihana San Vicente, Carlos Saez de Egilaz, Jose Antonio Lopez  eta Felipe San Epifanio ‘Kalera Kalera’ ekimenaren barruan 2016 eta 2020 urteen artean 120 ongietorri ekitaldi antolatzeagatik epaitu dituzte. Urte eta erdiko espetxea ezarri diete talde kriminal bateko kide izateagatik, eta 6 hilabetekoa, terrorismoa goratu eta biktimak modu jarraituan umiliatzeagatik. 1.800 euroko kalteordaina ere ordaindu beharko dute. 

Halaber, presoen omenaldietarako erabilitako materiala konfiskatzea ere agintzen du epaiak, eta baita ere, horien berri emateko erabilitako komunikazio kanalak ixtea. Hala, Kalera Info aldizkaria, kalerakalera.eus ataria eta Facebook, Twitter zein Youtube sare-sozialetako kontu guztiak itxi beharko dituzte. 

Horrez gain, Hezkuntzarekin lotutako jarduera profesional batean aritzeko 3 urteko inhabilitazio berezia ere ezarri zaie guztiei. 

Akordioaren aurretiko idatzian, Ministerio Publikoak 3 urte 6 hilabeteko espetxea eskatzen zuen akusatuentzat talde kriminaleko kide izateagatik, eta 2 urte eta erdikoa, terrorismoaren biktimak umiliatzeagatik. 

Saioa amaituta, Aimar Altuna eta Oihana San Vicente auzipetuek —biak Sortuko kideak— hitz egin du hedabideen aurrean. Akordioarekin "bake-prozesua blindatu" eta "aurrera egiteko bidea irekita" geratu dela esan dute.  "Guztiz garaiz kanpo egon den epaiketa" honen atzean eskubide zibil eta politikoetan eta printzipio demokratikoetan "atzera egiteko saiakera" egon dela uste dute, "Euskal Herria iraganera eramateko nahiean".  Akordioarekin hori saihestea lortu dela azaldu dute. 

Altunaren hitzetan,  agerian geratu da ezkerreko independentismoaren konpromiso irmoa, biktima guztien mina aitortzeko. 

Gaur kaleratutako epaia irmoa da,  eta, beraz, behin betiko itxi da auzia. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten, ez aitarekin ez inorekin"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garain, musukoak erosteko lehiaketa publikoetatik irabaziak ateratzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X