Osasun Ituna ixteko “presarik ez izatea” eta “benetako eztabaida egitea” eskatu du EH Bilduk
Pello Otxandianok adierazi du ituna ezin dela "bozketa orokor batekin amaitu". Horrez gainera, EH Bilduk zuzenketa bat egin duela eman du ezagutzera, osasun sistema publikoarekin "konpromiso argia eta zalantzarik gabea".
Pello Otxandiano, prentsaurrekoan. Argazkia: Europa Press.
Datorren ostiralean, ekainak 27, Osasun Mahaiak egingo duen bileran Osasun Ituna ixteko "presarik" ez izateko deia egin du EH Bilduk. Halaber, "benetako eztabaida" egiteko tartea hartzeko beta eskatu du, harreman publiko-pribatuaren gaiak dakarren "korapilo estua" askatzeko eta "Osakidetza indartzeko benetan balio behar diguten politikak ezartzeko".
Bilbon egindako prentsaurrekoan, Eusko Jaurlaritzak planteatutako dokumentuari EH Bilduk egindako zuzenketa aurkeztu du Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko koalizio abertzalearen bozeramaileak. Esan duenez, aderdiaren helburua "osasun sistema publikoa indartzea” da, “zerbitzua bitarteko publiko eta propioen bidez emateari lehentasuna emanez, eta egiturazko zerbitzu kritikoak eraginkortasunaren, ekitatearen eta kalitatearen printzipioen pean berriz ere jarriz".
Horretarako, EH Bilduk proposatutako zuzenketak bost jarduera-ildo proposatzen ditu:
- "Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren laguntzarekin, zerbitzuen prestazioaren inbentarioa egitea sei hilabeteko epean; kontratuak, itunak, hitzarmenak, dirulaguntzak eta beste tresna batzuk kontuan hartuz".
- "Zerbitzuak ekoizteko sektore pribatuarekin egindako kontratuak banaka ebaluatzea". Horretarako, ondoko puntu hauek aztertzea proposatzen dute: kostuak konparatzea, osasun-emaitzetan zein eragin izan duten, ekitateari eta irisgarritasunari nola eragin dioten, arrisku fiskalak eta kontratuko arriskuak ebaluatzea eta Osakidetzarekin pareka daitezkeen lan-baldintzak betetzea, asistentzia-kalitatearen adierazleak eta sektore publikoak nahitaez bete beharreko planak.
- Administrazioak, zerbitzu profesionalek, langileen ordezkariek eta erabiltzaileen ordezkariek osatutako "esparru bat sortzea, zerbitzuak kanpora ateratzeko behar bezala justifikatutako egoera puntualak aztertu eta onartuko dituena, osasun-sistema publikoari mugak jarri gabe".
- "Zerbitzuak integratzeko plan bat egitea; osasun-arlokoak nahiz osagarriak, sektore publikoak zuzenean eman behar dituenak.
- "Ahalmen publikoa, plangintza, antolaketa eta kontratazioa indartzea".
Zuzenketa hori “topagune bat da”, “osasun sistema publikoaren etorkizunarekin konpromiso argia” erakutsi nahi baldin bada.
Otxandianok azpimarratu duenez, “gai hau ezin da bozketa orokor batekin amaitu”, ezin da "itunaren aldeko edo aurkako jarrera” soila agertu. Bere ustez, ponentziak banaka bozkatu behar dira. Aurreratu duenez, EH Bilduk "erabat tinko" jokatuko du desadostasun nagusiak biltzen dituzten bi gaiei dagokienez (harreman publiko-pribatua eta Zerbitzuen Zorroa), "eztabaida osoaren erdian dauden funtsezko gaiak direlako".
EH Bilduren bozeramaileak kritikatu egin du Eusko Jaurlaritzak "Osasun Ituneko 24 mahaietatik 22tan" akordioa lortu dela esan izana. "Gaur oraindik ez dugu ostiralean bozkatuko diren ponentzien berri", esan du.
Bere ustez, Jaurlaritzak "komunikazio plan bat" izan du. Halaber, salatu du “lan-urte amaieran osasun ituna iragartzea" izan duela helburu, eta iritzi dio “edukiak bigarren mailan” jarri dituela. Bere ustez, ituna "saldu" nahi izan dute, "edukiak behar bezala lantzeko baldintzak eta epeak planteatu gabe".
Adierazi duenez, "ez da onargarria elkarlanerako foro bat interes alderdikoien mesedetan erabiltzea”, eta azaldu du "parte-hartzaile asko” horrexegatik daudela “haserre".
Ostiralean egingo den bileran akordiorik egongo ote den galdetuta, Otxandianoren hitzetan, EH Bilduk "ez du bertigorik ez itunean egoteko ezta ez egoteko ere”. Nolanahi ere, azpimarratu du ez dagoela “presarik”, eta gehitu du "uztailean denbora nahikoa” dagoela “eztabaida baldintza egokietan egiteko eta jarrerak argitzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Abalos, Koldo Garcia eta Aldamaren aurkako epaiketa hasi da, maskarak iruzurrez erostea egotzita
Fiskaltzak eskatu du ministro ohiari 24 urteko espetxe-zigorra ezartzea; 19 urte, Garciari, eta 7 urte, Aldamari. 70 lekuko baino gehiago agertuko dira Auzitegi Gorenean.
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.