TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Cerdan auzia, sanferminen jarraipena EITBn eta Zero Zabor uretan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Copia de 16:9 - Tituloia - 1
Abalos, Cerdan eta Koldo, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko uztailaren 3an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Cerdan auzia: Nafarroako Parlamentuan gaur osatuko dute 'Cerdan auzia'ri buruzko ikerketa batzordean. Gaur erabakiko da, besteak beste, nor izango den batzordeko presidentea. Lehen saioa abuztuaren 5ean egitea aurreikusten da. 

- San Fermin jaien jarraipena EITBn: Ohi bezala, EITBko hedabideek Iruñeko sanferminen jarraipen zabala egingo dute. Txupinazoaren zuzeneko emanaldiarekin hasita, entzierroekin jarraituz, eguneroko jarraipena egingo diete EITBko hedabide guztiek Iruñeko San Fermin jaiei. 

- Zero Zabor uretan: Itsas zeharkaldiaren aurkezpena egingo da Bilbon, Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua eta Jon Ruigomez Itsasmuseumeko zuzendaria bertan direla. 

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ezta inorekin ere ez"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X