Jaurlaritzak, UGTk eta CCOOk aurreakordioa itxi dute EAEko hiru espetxeetako beharginen lan-baldintzak arautzeko
Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak aurreakordioa sinatu du ACAIP-UGT eta CCOO sindikatuekin , datozen bost urteetan Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru espetxeetako beharginen lan-baldintzak arautzeko.
Ohar batean, Sailak azaldu du aurreakordioan presozainen ordutegi eta lan-baldintza bereziak jasotzen direla, eta gogorarazi du, gainera, hilabete batzuetako negoziazioen ondoren lortu dela adostasuna.
Aurreakordioak gaur egun EAEko hiru espetxeetan lan egiten duten 550 pertsonak hartzen ditu. Hala ere, aurreikuspenen arabera, 830 langile izatera igarotzea espero da etorkizunean.
Testuak eguneko 24 orduetan etenik gabeko oinarrizko zerbitzu baten berezitasunak jasotzen ditu, eta, beraz, berariazko lanaldiak eta ordutegiak ezartzen ditu, bai eta zerbitzua "behar bezala ematea" ahalbidetuko duten lan-baldintzak ere.
Beste gai batzuk ere jasotzen ditu, hala nola euskararen normalizazioa, berdintasuna, prebentzioa eta prestakuntza.
Bost urteko iraupenarekin, arrisku edo dedikazio bereziko lanpostuetan lan egiten duten beharginei ordainsariak aitortzen zaizkien egoera bat planteatzen du.
Gainera, indarrean dagoen lanpostuen zerrendarekin, "euskal espetxe eredua garatzeko zerbitzu sendoak" egituratzea ahalbidetuko duten oinarriak ezartzen ditu.
Ildo horretan, Justiziak adierazi du posible egingo duela, adibidez, datozen hilabeteetan Arabako Espetxean (Zaballa) modulu itxia eta Zubietako espetxe berria irekitzea.
Bestalde, beste ohar batean, espetxeen eskumena iritsi eta lau urtera lortutako aurreakordio hori berretsi du CCOOk, eta azpimarratu du kartzelarien lan-harremanak normalizatzeko oinarria jartzen duen sinadura garrantzitsua dela.
Akordioa "historikotzat" jo du CCOOk, eta azpimarratu du plantilla osoaren baldintzak hobetzen direla, eta kontuan hartzen duela lan horrek segurtasun, txanda, soldata eta atsedenean duen berezitasuna.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak guztiz gezurtatu du AEBko Armadarekin lankidetza adostu izana
Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak arratsaldean adierazi duenez, Espainiako Gobernua prest dago AEBko Armadarekin lan egiteko.
Lehendakariak esan du Belgika Euskadirentzat hainbat alorretan "aliatu bat" dela
Bart De Wever Belgikako lehen ministroarekin bildu da gaur Imanol Pradales lehendakaria Bruselan, eta hainbat alorretan bi herrialdeen arteko lankidetza aukerak ikusten ditu. Besteak beste, industria, euskararen ofizialtasuna eta Makroeskualde Atlantikoa aipatu ditu.
Abalosen eta Koldoren aurkako musukoen auziko epaiketa apirilaren 7an hasiko da, Auzitegi Gorenean
Funtzionario-eroskeria, eragimen-trafikoa, baliabideak bidegabe eralgitzea, erakunde kriminala, lehen eskuko informazioaz baliatzea, faltsukeria eta prebarikazio delituengatik epaituko dituzte.
Estatuak 1976ko Gasteizko sarraskian izan zuen papera aitortzea baztertu du Senatuak, eztabaida gogor batean
Tentsioa areagotu egin da Josu Estarrona EH Bilduren senatariak, PPren aulkiari begira eta ukabila gora zuela, hau esan duenean: "Hil ezin izan zenituzten langileen bilobak gara!". Javier Arenasek (PP) Estarronaren esaldia kentzeko eskatu dio presidenteari, eta Javier Maroto Senatuaren presidenteordeak onartu egin du eskaera.
AEBren eta Iranen arteko gatazka baretzeko "batasunetik" lan egiteko eskatu dio Pradalesek EBri
Imanol Pradales lehendakariak AEBren eta Iranen arteko gatazka baretzeko "batasunetik eta ahots bakarrarekin" lan egiteko eskatu dio Europar Batasunari, eta aldez aurretik estatuek bat egin beharko dute, "Europan zatiketa ez delako positiboa".
Feijoo Aitor Estebanekin bildu da: "Niri Gernikako Estatutua bere horretan gustatzen zait"
PPren presidenteak adierazi du kezkaturik dagoela “Bilduk sinatuko” omen duen erreforma dela eta. EAJko iturriek, bestalde, bi buruek bilera izan dutela baieztatu diote EITBri. "Alderdi demokratiko guztiekin" egin ohi dituela bilerak adierazi dute, eta ez dute edukiari buruzko zehaztasunik eman.
Sanchezen agerraldia, bost titularretan
Pedro Sanchezek 2003an Iraken inbasioarekin ezagun egin zen "gerrari ez" leloa berreskuratu du Ekialde Hurbileko gatazkaren aurrean, eta ohartarazi du Espainia ez dela izango munduarentzat txarra den zerbaiten konplize, bakarren baten errepresalien beldur, Donald Trumpi erreferentzia eginez.
Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"
AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".
Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".
Pradales lehendakariak hainbat gai ekarri ditu Bruselara
Lehendakaria Bruselara egiten ari den bidaia ofizialaren gakoak eman dizkigu Garazi Ayestak. Arratsaldean, Belgikako lehen ministroarekin bilduko da, eta euskara Europako erakundeetan ofizial izatea mahai gainean jartzea espero da.