Espainiako Gobernuak eta Generalitateak diru-sarreren araberako finantzaketa-eredua hitzartu dute, baina ez dute zehaztu datarik ezta kopururik ere
Eredu berriaren arabera, Kataluniak —eta gainerako autonomia erkidegoek, nahi izanez gero— zerga guztiak bildu eta tributuen saski batera bideratuko dira. Hala, saski horretatik aterako da Espainiako Estatuak Katalunian haren gastuak finantzatzeko kopurua, eta gainerakoa Generalitatearentzat izango da.
Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministro Angel Victor Torres eta Presidentziako kontseilari Albert Dalmau. Argazkia: EFE
Espainiako Gobernuak eta Generalitateak erkidegoen finantzaketa-sistema berria adostu dute, astelehen honetan. Sistema hori erkidegoen diru-sarreren araberakoa izango da, eta ez gastuaren araberakoa, orain arte bezala. Egutegiaren eta kopuruaren gainean, baina, ez dute ezer zehaztu.
Akordioaren abiapuntua PSCk eta ERCk duela ia urtebete sinatu zuten konpromisoa da, Salvador Illa Generalitateko presidente izendatzea erraztu zuena, hain justu. Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak eta Albert Dalmau Presidentetzako kontseilariak aurkeztu dute akordioa, prentsaurrekoan.
Eredu berriaren arabera, Kataluniak —eta gainerako autonomia erkidegoek, nahi izanez gero— zerga guztiak bildu eta tributuen saski batera bideratuko dira. Hala, saski horretatik aterako da Espainiako Estatuak Katalunian haren gastuak finantzatzeko kopurua, eta gainerakoa Generalitatearentzat izango da.
Era berean, akordioak aurreikusten du etorkizunean Kataluniako Zerga Agentziak (ATC) biltzea Katalunian sortutako zerga guztiak.
Kataluniako Zerga Agentziak modu independentean lan egingo du, eta ez da egongo Espainiako Zerga Agentziaren pean. Nolanahi ere, adierazi dutenez, elkarlanean arituko dira, "Kataluniako ogasuna ezin delako deskonektatuta egon".
Zure interesekoa izan daiteke
Itziar Carrocera (EAJ) izendatu dute Santurtziko alkate, PSE-EEren bost boto zuriekin
Alkatetza "ilusioz" hartu du jeltzaleak, eta zailtasunez jakitun: "Dena emango dut herriaren alde lanean".
Lehendakariak urgentziaz deitu du Industria Defendatzeko Taldea, Irango gerragatik
Bilera datorren asteko asteazkenean izango da, lehendakariak aurreratu duenez, eta honako helburu hauek ditu: "etengabeko monitorizazio-mekanismoak aktibatzea, enpresa eta kluster guztiekiko koordinazioa indartzea eta kontingentzia neurrien pakete bat prestatzea, Ekialde Ertaineko gatazka hilabeteetan luzatuko balitz prest egoteko".
Espainiako Gobernuak guztiz gezurtatu du AEBko Armadarekin lankidetza adostu izana
Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak arratsaldean adierazi duenez, Espainiako Gobernua prest dago AEBko Armadarekin lan egiteko.
Lehendakariak esan du Belgika Euskadirentzat hainbat alorretan "aliatu bat" dela
Bart De Wever Belgikako lehen ministroarekin bildu da gaur Imanol Pradales lehendakaria Bruselan, eta hainbat alorretan bi herrialdeen arteko lankidetza aukerak ikusten ditu. Besteak beste, industria, euskararen ofizialtasuna eta Makroeskualde Atlantikoa aipatu ditu.
Abalosen eta Koldoren aurkako musukoen auziko epaiketa apirilaren 7an hasiko da, Auzitegi Gorenean
Funtzionario-eroskeria, eragimen-trafikoa, baliabideak bidegabe eralgitzea, erakunde kriminala, lehen eskuko informazioaz baliatzea, faltsukeria eta prebarikazio delituengatik epaituko dituzte.
Estatuak 1976ko Gasteizko sarraskian izan zuen papera aitortzea baztertu du Senatuak, eztabaida gogor batean
Tentsioa areagotu egin da Josu Estarrona EH Bilduren senatariak, PPren aulkiari begira eta ukabila gora zuela, hau esan duenean: "Hil ezin izan zenituzten langileen bilobak gara!". Javier Arenasek (PP) Estarronaren esaldia kentzeko eskatu dio presidenteari, eta Javier Maroto Senatuaren presidenteordeak onartu egin du eskaera.
AEBren eta Iranen arteko gatazka baretzeko "batasunetik" lan egiteko eskatu dio Pradalesek EBri
Imanol Pradales lehendakariak AEBren eta Iranen arteko gatazka baretzeko "batasunetik eta ahots bakarrarekin" lan egiteko eskatu dio Europar Batasunari, eta aldez aurretik estatuek bat egin beharko dute, "Europan zatiketa ez delako positiboa".
Feijoo Aitor Estebanekin bildu da: "Niri Gernikako Estatutua bere horretan gustatzen zait"
PPren presidenteak adierazi du kezkaturik dagoela “Bilduk sinatuko” omen duen erreforma dela eta. EAJko iturriek, bestalde, bi buruek bilera izan dutela baieztatu diote EITBri. "Alderdi demokratiko guztiekin" egin ohi dituela bilerak adierazi dute, eta ez dute edukiari buruzko zehaztasunik eman.
Sanchezen agerraldia, bost titularretan
Pedro Sanchezek 2003an Iraken inbasioarekin ezagun egin zen "gerrari ez" leloa berreskuratu du Ekialde Hurbileko gatazkaren aurrean, eta ohartarazi du Espainia ez dela izango munduarentzat txarra den zerbaiten konplize, bakarren baten errepresalien beldur, Donald Trumpi erreferentzia eginez.
Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"
AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".