IKERKETA JUDIZIALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaitegi batek Leire Diezen aurkako auzia ireki du, ustezko influentzia-trafikoagatik

PSOEko militante ohiak UCOri buruz hitz egiten duen audioen berri izan ondoren, Guardia Zibilaren elkarte batek haren aurkako salaketa jarri du eta bertan beste delitu batzuk ere aipatzen ditu, hala nola, eroskeria eta justizia oztopatzea.

(Foto de ARCHIVO)

La exmilitante socialista Leire Díez durante una rueda de prensa, en el Hotel Novotel, a 4 de junio de 2025, en Madrid  (España). Leire Díaz que aparece en diversos audios haciendo gestiones contra mandos de la Unidad Central Operativa (UCO) de la Guardia Civil, ha convocado una comparecencia ante los medios de comunicación, después de haberse reunido ayer  en Ferraz con el jefe de los servicios jurídicos del PSOE u haberse dado de baja como afiliada del PSOE.



Carlos Luján / Europa Press

04 JUNIO 2025;PSOE;MADRID;SOCIALISTA;FONATNERA

04/6/2025
Leire Diez. Argazkia: Europa Press.

Madrilgo 2 zenbakidun Instrukzio Epaitegiak eginbideak ireki ditu Leire Diez PSOEko militante ohiaren aurka, ustezko influentzia-trafiko delituagatik.

Guardia Zibilaren ofizialordeen elkarteak (ASESGC) salaketa jarri zuen Diezen aurka, honek UCOko edo Fiskaltzako kideei buruzko informazioaren truke mesedeak eskaintzen zituen audio batzuk argitara eman ondoren. Salaketa horren ondorioz zabaldu da auzia.

Epaitegiak Delitu Ekonomikoen Fiskaltzari helarazi dio salaketa, txostena egin dezan. Iturri juridikoek adierazi dutenez, ez dute baztertzen beste delitu batzuk leporatzea eginbideen ondoren, salatzaileak eroskeria eta justizia oztopatzea ere aipatzen baititu.

ASESGCren salaketa beste hiru pertsonaren aurkakoa ere bada: Jacobo Teijelo, Santos Cerdanen abokatua, eta Javier Perez Dolset eta Alejandro Hamlyn, iruzur delituagatik Auzitegi Nazionalean ikertzen ari diren hainbat kasutan inplikatutako enpresariak.

Elkartearen esanetan, Antonio Balas teniente koronelaren aurkako informazio konprometigarria lortzeko “helburu argiarekin” aritu zen Diez, ustez, "PSOEko karguen izenean".

Era berean, gogorarazi du, informazioaren truke, enpresaburuek prozedura penaletan onurak izatea espero zutela.

Hori horrela, salatuei deklarazioa hartzeko eta Guardia Zibilaren Kriminalistika Zerbitzuak aurkeztutako audioa aztertu dezala eskatu du ASESGCk, "audioaren osotasuna egiaztatzeko eta mozketarik edo gehigarririk ote duen jakiteko”, bai eta ahotsak modu frogagarrian identifikatzeko ere.

Elkarteak adierazi du "Guardia Zibilaren independentzia eta sinesgarritasuna ahultzeko saiakera" geldiaraztea dela salaketaren helburua, baita polizia talde horretako "kide guztien profesionaltasuna" defendatzea ere.

Madrilgo epaitegi batek militante sozialista ohiaren aurkako auzia ireki duen lehena da salaketa hau. Horrez gainera, beste elkarte batzuk, tartean, Hazte Oir eta Manos Limpias, kereilak aurkeztu zituzten, baina epailearen ebazpenaren zain daude momentuz.

Zure interesekoa izan daiteke

Entrevista en Radio Euskadi al obispo de Vitoria Juan Carlos Elizalde
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elizalde: "Erakundeek eta herritarrek ez digute esker onik adierazi San Frantzisko eliza Martxoak 3 Memorialaren esku uzteagatik"

Gasteizko gotzaina kexu agertu da administrazio alorrean dagoen "moteltasun izugarria" tarteko, eta biktimen elkarteekin "tentsioa" dagoela aitortu, eta horrek "patronatu lasaia" edukitzea zailtzen duela erantsi du. Hala ere, "hainbeste urteren ostean" proiektu bat egotea positibotzat jo du, eta garrantzia kendu dio Memorialak 1976ko sarraskiaren urteurrenerako ateak ez irekitzeari. 

maria-ubarretxena
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ubarretxena: "Urte luzetan itxita egon den Gizarte Segurantzaren atean zirrikitu bat zabaldu dugu etorkizunari begira"

Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburua "lasaiago" agertu da iaz adostutako bost eskumenak transferituta, eta gainerakoak negoziatzen jarraituko dutela azpimarratu du. Ez du uste Sanchezen gobernuarekin itxiko dituzten azken eskumenak izango direnik; nolanahi ere, "kezka" azaldu du balizko gobernu aldaketa batek negoziazioa zailduko lukeelako, batez ere tartean eskuin-muturra egonda.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X